Zabalik dago liburutegiko irakurketa klubean izena emateko epea

Tolosako Udala
2020/09/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aurrez aurreko saioak izango dira, gehienez 10 pertsonakoak, irakurritako liburuen inguruan solasean aritzeko.

  • 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta doakoa da parte hartzea.

  • Liburutegian eman behar da izena, aurrez aurre erakusmahaian edo telefonoz 943 697 462 zenbakian.


 

Liburutegiak irakurketa kluba jarri du martxan beste urte batez, aurrez irakurritako liburu baten inguruan solasean aritzeko eta elkartrukerako gune gisa. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, dohainik, eta gehienez 10 pertsonako taldea osatuko da, egungo egoerara egokituz.

Ikasturte honetako saioak aurrez aurrekoak izango dira eta haur liburutegiko ekintza-gelan egingo dira, segurtasun neurri guztiak bermatuz. Egoerak baimenduko ez balu, online egingo lirateke eta parte hartzaile kopurua zabalduko litzateke.

Liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratuko dituzte eta liburutegian mailegatzeko aukera egongo da beti. Adituek dinamizatuko dituzte solasaldiak eta saio batzuetara idazlea bera ere joango da.

Irakurketa klubean parte hartzeko izena eman behar da liburutegira bertaratuta edo telefonoz 943 697 462 zenbakira deituta.

 

Liburutegiaren ordutegia 2020-2021 ikasturtean

Ikasturte berriaren hasierarekin, Udal Liburutegiaren ordutegia zabaldu da. Goiz eta arratsaldez dago irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, haurren mailegu zerbitzua eskuragarri dago, baina helduen liburutegitik bideratzen da.