Zeinu Hizkuntzako Nazioarteko X. Zine jaialdia egingo da asteburuan Tolosan

Tolosako Udala
2019/12/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Goierri eta Tolosaldeko Gainditzen pertsona gorren elkarteak antolatuta, Zeinu Hizkuntzako Nazioarteko X. Zine jaialdia egingo da asteburu honetan Tolosan. Gorren komunitatea osatzen duten pertsonei errekonozimendurako espazio bat eskaintzea eta aukera berriak sustatzea da jaialdiaren helburuetako bat. Horrez gainera, entzuten duten pertsonak gorren komunitatera erakartzea ere lortu nahi da, gorrek egunerokoan dituzten komunikazio arazoei irtenbidea eman eta zeinu hizkuntza bultzatuz.

Jaialdiaren X. urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu du aurten Gainditzen elkarteak. Abenduaren 6an ikusi ahalko dira Leidorren aurten jaialdian parte hartuko duten 14 laburmetraiak. 16:00etatik 21:30era izango dira emanaldiak, eta ondoren sari banaketa egingo da. Abenduaren 7an, berriz, bisita gidatua egingo dute goizean Tolosan zehar, eta bazkal ondoren, 16:00etan hasita, urte hauetan irabazleak izan diren 10 laburmetrai proiektatuko dira, ondoren sari banaketa eta omenaldia izango da. Azkenik, Rozalén eta bere interprete Beatrizek zinemaldiari amaiera emango diote emanaldi batekin.


Coppélia balleta zuzenean Londresetik

Londresko Royal Opra House konpainiaren Coppélia balletaren zuzeneko proiekzioa ikusi ahalko da abenduaren 10ean Leidorren. Amodio, dibertsio eta bihurrikeriaz jositako balleta da, Ninette de Valois, Lev Ivanov eta Enrico Cecchetti-ren koreografiarekin eta Léo Delibes-en musikarekin. Sarrerak Leidorren bertan eskura daitezke.

Agenda guztia ikusteko sartu agenda.tolosa.eus helbidean.


 


 


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA