‘Ni singular naiz’ ekimenak Tolosako merkataritzaren balioak sustatuko ditu

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosako 18 merkatarik parte hartuko dute “Ni singular naiz” kanpaina berrian. Honen helburu nagusia da merkataritza bereiztea, profesionalizatzea eta modernizatzea eta kasu honetan, Singular naiz kanpaina honek, bezeroarekiko harremanak estutu eta tokiko merkataritzan erosteagatik bezeroa berezi sentiaraztea lortu nahi du

  • Nerea Letamendia merkataritza zinegotziak nabarmendu du “Tolosako merkataritzak pisu eta garrantzia handia du, gure pasaiaren eta nortasunaren parte da eta horregatik merkataritza sendoa duen herri-ereduaren aldeko apustua egiten dugu tokikoa babestu eta sustatzeko estrategiak garatuz, merkatariekin elkarlanean, haien behar eta erronkei elkarrekin aurre egiteko”

 

Gaur goizean, Tolosan egindako prentsaurrekoan, Singular Denda izendapena duten Gipuzkoako 100 establezimendu baino gehiagok parte hartzen duen “Ni Singular Naiz” kanpaina aurkeztu dute. Horietako 18 Tolosakoak dira.

Nerea Letamendiak (Tolosako Udaleko Merkataritza zinegotzia), Maite Valmasedak (Gipuzkoako Merkatarien Federazioko zuzendaria), Edith Etxezarretak (Tolosa&Co Merkatarien Elkarteko koordinatzailea) Tolosan markaren enbaxadore den Arantza Orbegozo margolariak aurkeztu dute ekintza elkarrekin.

Nerea Letamendiak zera nabarmendu du: “Tolosako merkataritzak pisu eta garrantzi handia du; merkataritzak bizia ematen dio Tolosari, eta bizirik mantentzen ditu gure kaleak; gure paisaiaren eta nortasunaren parte dira, zalantzarik gabe, eta horregatik, Udalak merkataritza sendoa izango duen hiri-eredu baten aldeko apustua egiten du. Horretarako, gure lan-ildo nagusia da bertakoa sustatu eta babestea eta gure egiten ditugu merkataritzak gaur egun dituen erronkak, baina baita etorkizunera begira dituenak ere, eta gure lan-estrategien helburua da merkataritzak dituen beharrei eta erronkei erantzutea, elkarlanean, belaunaldi arteko erreleboari eta berrikuntzari, esaterako”.

“Beraz, Udaletik beste behin, merkatariak eta Tolosa&Co elkartea protagonista izango dituen kanpaina berria babesten dugu”. “Nabarmendu nahi dut Tolosako merkataritzaren berezi bezain indartsua dela, Tolosak baduelako izaera ekintzaile eta dinamikoa eta hortaz, ekintzaileak eta berritzaileak diren merkatariak ditugu, eta erakusmahai bakoitzaren atzean pertsonak daude, gertuko eta kalitatezko arreta eta zerbitzua eskaintzen duten merkatariak eta horixe da, hain zuzen ere, kanpaina honen bitartez, balioa jarri nahi duguna, gure merkataritzaren kalitatea eta arreta, bezeroen leialtasuna bultzatzeko”, gaineratu du Letamendiak.

“Balioak oinarri hartzen dituen kanpaina da Singular Naiz eta bezero eta merkatarien arteko harremanak estutu nahi ditu bezeroa “berezi” senti dadin”. “Pentsatzeko, bizitzeko eta gauzak egiteko eredua da tokiko merkataritzan erostea eta kanpaina berri honen bitartez, horixe da gizarteratu nahi dena eta saltoki eta saltzaile bakoitzaren balioetatik haratago, saltoki ezberdinetako produktu singularrak ere balioan jarriko dira, saltoki bakoitzaren bereizgarri modura”. Kanpaina gaur, urriak 3, osteguna, jarriko da martxan eta astebeteko iraupena izango du.

Kanpainan parte hartuko duten dendek produktu bat aukeratuko dute, beren zerbitzuaren eta balioen adierazgarria dena eta ikusgai izango du bere saltokian kanpainako beste elementuekin (poltsak, Singular dendak gida...) batera, identifikatzeko errazagoa izan dadin..

 

Bezeroen leialtasuna sarituko da

Itziar Alduntzinek aurkezten duen “Gipuzkoako Kale Nagusia” programan (Onda Vasca) kanpainan parte hartzen ari diren merkataritza saltokiei buruzko galderak egingo dira eta produktu ezberdinen zozketa egingo da parte hartzen duten entzuleen eta erantzun zuzena ematen dutenen artean. Halaber, “Ni Singular naiz” eslogana duten ‘tote bags’ direlakoak eskuratu ahal izango dira sare sozialetan.

Singular Dendak programaren baitan kokatutako kanpaina da merkataritza bereizi, profesionalizatu eta modernizatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldunduko Ekonomia Sustapenerako, Turismoko eta Landa-inguruneko departamenduak eta Tolosako Udala lagunduta.

 

‘Ni Singular Naiz’ kanpaina, lehena, baina ez azkena

Maite Valmasedak adierazi duen bezala, “kanpainak berriak egingo ditugu tokian tokiko merkataritzaren berezitasuna nabarmendu eta gizarteratzeko, tokikoa balioan jartzeko, egiteko modua, konpromisoa eta lurraldearekiko inplikazioa indartzeko. Merkataritzaren eta turismoaren artean sinergia oso interesgarriak sortzeko aukera eta erronka dugu. Erosketa-ibilbide bereziak sortzen ari gara, eta laster izango dugu horiek partekatzeko aukera, hau ere Diputazioarekin lankidetzan”

 

KANPAINAN PARTE HARTUKO DUTEN TOLOSAKO SINGULAR DENDAK

Koxka apaindegia, Kimetz, Skunkfunk, Lirain lurrindegia, Aralart, Benefit parafarmazia, Brunila, Saberri perfumería, La ratita presumida, Pastelería Ibañez Goxona, Anddare, BáB, Arkupe, Altuna harakinak, Corner, Gu ki makrobiotika, Electrodomésticos Beotibar, Bazar Amiano

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA