Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Abenduaren 8tik 10era Zerkausia parrila handi batean bilakatuko da
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2017/12/01 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
XI. Txuletaren Festaren baitan, bertako produktuz osatutako 4 otordu eskainiko dira Zerkausian. 200 pertsona otorduko, 700 kg haragi erreko dira parrilan. Zizka Mizka Koxka Gunean herriko 6 ostalarik, pintxo, razio eta edariak eskainiko dituzte hirugarrenez.
Tolosako Udalak, Tolosako erretegiek eta Zizka Mizka Koxka guneko kideek antolatua. Eragile zein banako guztien elkarlana eskertu du Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotziak.
Abenduaren 8tik 10era Txuletaren Festak hartuko du Zerkausia. Parrilan txuleta erretzen jarririk, Zerkausian estreinakoz egongo den Botarri jatetxea izan da aurkezpenaren kokaleku. Bertan izan dira Nerea Letamendia, Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotzia, Leire Etxezarreta, Botarri jatetxeko langilea eta Imanol Zubelzu, Zizka Mizka Koxka guneko kidea.
Tolosa parrila handi bat izango da eta erretegietako ohiko menua eskainiko digute Tolosako Casa Nicolas, Casa Julian, Burruntzi erretegiak eta Botarri Jatetxeak, zertxobait etzana den Tolosako parrilan erretako haragia erdigune duena. Nerea Letamendia zinegotziak nabarmendu bezala “erreferente bertako nahiz kanpotarrentzat”.
“Parrilak asko eman dio Tolosari - adierazi du Letamendiak- Idi txuletak Tolosan du jatorria, hemen erre baitzen lehenengoz. Tolosako erretegiak aintzindari izan ziren. Bestalde, beste hainbat herrirekin harremanak estutzeko aukera eman digu. Oriorekin proiektu ezberdinetan lankidetzan dihardugu parrila oinarri izanik”. Harreman horrek hainbat ekimeni egin die lekua Tolosan, tartean, Bisiguaren Festari. Gaineratu du ere turistak erakartzen dituela: “eta aldi berean aktibitate ekonomikoa sortu, bizitarientzat Tolosak duen ezaugarri erakargarrienetako bat baita. Eta oinarri oinarrian, sozializatzeko aukera ematen du”.
4 zerbitzu eskainiko dira, ohiko ordutegian: 14:00 – 15:00 / 21:00 – 22:00.
Abenduak 8an: bazkaria
9an: bazkari eta afaria
10ean: bazkaria
Bertako produktuz osatutako menua izango da. “Bertako produktuen kontsumoak eskaintzen dizkiguten onurak praktikatu eta balioan jartzeko ahaleginean ari gara Tolosako Udalean” gaineratu du zinegotziak: “menuan eskaintzen ditugun produktuak bertakoak izan daitezen esfortzu berezia egiten dugu”. Hori horrela, ogia azokako ekoizleek egindakoa, zainzuri eta piperrak Lodosakoak, antxoak Kantaurikoak, eta postreak, nola ez, Tolosako gozogileenak izango dira. Haragiaren kasuan, “eskaini ditzakegun aukera guztiak” izango direla gaineratu du Letamendiak: euskal okela, bertako okela, eta etxekoak diren ekoizleak (Carnicas Goya eta Alejandro Goya) hornitutako idi eta behi txuleta. Horretan bidelagun da Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Hazi fundazioa.
Menuak honako osagaiak izango ditu: Urdaiazpikoa, Nafarroako esparragoak, Kantauriko antxoak, Lodosako piperrak, Txuleta, Idiazabal gazta, Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa. 45 euroko prezioa du. Haurrentzako menua ere badago 12 eurotan.
Otordu bakoitzean 200 pertsonentzako lekua dago aurreikusia. Salmentak erritmo onean doazela esan du zinegotziak: “ostirala beteta dugu jada; larunbateko eta igandeko bazkariak ere bide onetik doaz; eta larunbateko afarian dugu txartel gehien saltzeko, baina hau ere ondo ari da saltzen”. 700 kg haragi erreko dira parrilan. Datu ugari azpimarratu ditu: “jangelan izango diren bisitarien jatorria anitza da oso: Venezuela, Paris, Italia eta estatuko bisitariak: Madrid, Bartzelona, Galizia, Alicante, Zamora...”. Tolosaldea tour turismo bulegoan eskura daitezke txartelak: 943 69 74 13 telefonora deituz edota online www.tolosaldea.eus -en.
Zizka Mizkaka aritzeko gunea hirugarrenez
2015ean ekin zitzaion, herriko ostalaritzarekin elkarlanean, Zizka Mizka Koxka guneari, eta hiru urte hauetan egonkortu den ekimena dela nabarmendu du Nerea Letamendiak. Zerkausia bitan banatuko da beraz: jangela alde batetik, eta zizka mizka gunea, bestetik. Bertako produktuekin egindako haragi pintxo eta razioak zein edaria dastatzeko aukera izango da, giro gazte eta informalago batean. Barriola Harategia, Restaurante Fronton, Txomin Parrilla, Imanol Zubelzu eta Solana 4 izango dira jakiak prestatuko dituztenak. 1990 Gastrotekak eskainiko ditu edariak. Zinegotziaren hitzetan, “jangelara ez zetorren jendea Txuleta Festaren parte bilakatzea lortu da gune honekin”.
Gunearen ordutegia:
Ostirala, abenduak 8: 12:00-16:00 / 18:00-22:00
Larunbata, abenduak 9: 12:00-16:00 / 18:00- 22:30
Igandea, abenduak 10: 12:00-16:00
Bittor Arguinzoniz sukaldariari omenaldia
Iaz Txuleta Festa sektoreko profesionalei bideratzeari ekin zitzaion haragiaren eltze ezberdinak jorratuz eta aurtengoan parrila dugu ardatz. Hori horrela, Etxebarri erretegiko sukaldaria omenduko dute Tolosako Udalak eta Tolosako erretegiek. Ekitaldia abenduak 8an izango da, 19:30etan, Zerkausian. Letamendiak azpimarratu duenez, parrilaren goi sukaldaritzaren sortzailea izatera iritsi delako sarituko dute: “berrikuntza bideari erabat lotuta, jaki guztiak prestatzeko, tresna berriak eta parrila bereziak berak egiten ditu. Aipatu beharra dago Victorren hastapenak, parrilarekin lehen lotura, Tolosan izan zuela, Matias Gorrotxategiren ikaslea izan baitzen”. Gainera, Bittor Arguinzoniz eta Nikel Zeberioren arteko solasaldi bat ere izango da, Txuleta dastaketa batekin amaituko dena.
Guztien elkarlana eta lanerako prestutasuna balioan jarri ditu Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotziak: “prentsaurreko honetan batu garen, eta beste hainbaten laguntzarik gabe, Txuleta Festa ezingo litzateke gauzatu egungo mailan”.
EGITARAUA
Abenduak 8, ostirala
8 de diciembre, viernes
09:00 – 14:00 AVIA Xixtera Zirkuitoa - IV Elola Memoriala, Beotibar pilotalekuan / Circuito AVIA Xixtera - IV Memorial Elola, en el frontón Beotibar.
12:00 Andre Maria parrokian, Sortzez Garbiaren festaburuko mezan, bertako Musika Kaperak, Musika Eskolako haurrekin batera, Eduardo Mocoroaren “Missa in honorem S. Joannis Baptistae” abestuko dute, maisu honen jaiotzaren 150 urteurrena dela eta / En la parroquia de Santa María, en la misa de la festividad de la Inmaculada, la Capilla de Música de la parroquia y alumnos/as de la Academia de Música cantarán la “Missa in honorem S. Joannis Baptistae”, de Eduardo Mocoroa, con motivo del 150 aniversario del nacimiento de este maestro.
12:00 – 16:00 Musika zuzenean Zizka Mizka gunean / Música en directo en el espacio Zizka Mizka.
13:30etan Udal Txistulari bandaren kontzertua Udaleko arkupean / Concierto de la banda municipal de txistularis en los bajos del Ayuntamiento.
14.00 Txuletaren Festako Bazkaria Zerkausian / Comida de la Fiesta de la Chuleta en el Tinglado.
17:00 Profesionalen arteko pelota partidua, Beotibar pilotalekuan / Partido de pelota profesional, en el frontón Beotibar.
18:30 Bittor Arguinzoniz (Etxebarri Erretegia) sukaldariari Urrezko Parrila saria emango zaio, Tolosako Udala eta Tolosako Erretegien eskutik. Solasaldia Bittor Arguinzoniz eta Mikel Zeberioren artekoa, Txuletaren dastakea batekin amaituko dena.
21:00 – 22:30 Musika zuzenean Zizka Mizka gunean / Música en directo en el espacio Zizka Mizka.
Abenduak 9, larunbata
9 de diciembre, sábado
9:00 - 14:00 Tolosako Larunbateko Azoka / Feria de los sábados.
12:00 – 16:00 Musika zuzenean Zizka Mizka gunean / Música en directo en el espacio Zizka Mizka.
14.00 – 15:00 / 18:00 – 22:30 Txuletaren Festako Bazkaria Zerkausian / Comida de la Fiesta de la Chuleta en el Tinglado.
21.00 – 22:00 Txuletaren Festako Afaria Zerkausian / Cena de la Fiesta de la Chuleta en el Tinglado.
Egun guztian zehar/Durante todo el día - Tolosako merkataritzaren eskaintzaz gozatzeko aukera aire zabalean dagoen Merkataritza gune handi batean / Tendrás la posibilidad de disfrutar del comercio en un auténtico centro comercial a cielo abierto.
Abenduak 10, igandea
10 de diciembre, domingo
12:00 Tolosako Alde Zaharreko bisita gidatua / Visita guiada al Casco Histórico de Tolosa.
12:00 – 16:00 Musika zuzenean Zizka Mizka gunean / Música en directo en el espacio Zizka Mizka.
14.00 – 15:00 Txuletaren Festako Bazkaria Zerkausian / Comida de la Fiesta de la Chuleta en el Tinglado.
Gabonetako azoka berezia abenduaren 23an
Urteko larunbata guztietan egiten den merkatuko guneez gain, Zerkausia (baserriko produktuak), Berdura plaza (lore eta landareak) eta Euskal Herria plaza (ehungintza, fruta, hestebeteak...), Tolosako beste plaza eta kale batzuk merkatu gune bihurtuko dira abenduaren 23an. Triangulo plazan elikagai ezberdinak izango ditugu erosgai; San Frantzisko ibilbidean eta Alondegian ere elikagaiak erosteko aukera izateaz gain, artisautza postuak ere aurkituko ditugu.