Abian da ostalaritza sustatzeko Suspertu Tolosa egitasmoaren bigarren fasea, komertzioetarako 6.634 bonu saldu eta gero

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/18 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Online saldu ez ziren bonuak bi astez fisikoki eskuratzeko aukera jarri ondoren, komertzio eta zerbitzu establezimenduak laguntzeko 226.605 euroko inpaktu ekonomikoa eragin du kanpainak.

  • Ostalaritza sustatzeko bonu-kanpainan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ekainaren 26a bitartean, udalaren erregistro elektronikoan.

 

 

Hilabete pasatxoren ostean, amaitu da Suspertu Tolosa kanpainaren lehen etapa. Tolosako komertzio eta zerbitzu establezimenduei bultzada ekonomiko bat emateko helburua izan du estreineko faseak, eta 151 saltokiren parte hartzea.

Hiru asteko epean 4.600 bonu baino gehiago saldu ziren internet bidez. Bada, saldu ez zirenak dendetan eskaintzeko aukera ere ahalbidetu zuen udalak, eta beste bi asteren ondoren, 6.634-ra igo da saldutako bonu kopurua, 75.535 euroko laguntza emanez. Gauzak horrela, 226.605 euroko inpaktu ekonomikoa eragin du herriko komertzioen bueltan, kanpainaren lehen fase honek.

Udalaren esanetan, erantzuna “paregabea” izan da. “Parte hartze datuak bikainak izan dira, komertziante zein herritarrei dagokienez. Eskertzekoa da denok azaldutako konpromisoa, saltokiak laguntzeaz gain, herria bera biziberritzen lagunduko duelako honek guztiak” azpimarratu dute udaletik.


Bigarren faserako, ostalaritza

Suspertu Tolosa proiektua bigarren fasean murgildu da jada, eta ostalaritza sektorea laguntzea izango du helburutzat.

Jatetxe, taberna eta kafetegietarako 30€-ko salneurria, baina guztira 45€-ko balioa duten bonu-orriak jarriko dira salgai, uztailaren 11tik aurrera. Bonu-orri bakoitzak bost euroko bosna bonu, eta hamar euroko bina izango ditu. Bonu-orriak establezimenduan bertan erosi eta soilik bertan erabili ahal izango dira.

Izen-ematea zabalik da dagoeneko ostalarientzat, eta parte hartu nahi dutenek udalean elektronikoki erregistratu beharko dute dokumentazioa. Informazio eta argibide gehiagorako www.suspertutolosa.eus webgunea bisita daiteke, ekainaren 26a bitarte, egun hori barne. Zalantzak argitzeko, merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 69 74 54 telefonora ere deitu ahal izango da (10:00etatik 13:00etara).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA