Azken egunak, Suspertu Tolosa bonuak erosteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/11 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Harrera ona izan du herriko komertzio eta zerbitzu establezimenduak babesteko Suspertu Tolosa egitasmoak. 

8.000 bonu jarri ziren salgai maiatzaren 3an, eta astebeteko epean, bonuen erdia saldu da. Are gehiago, 36 saltokitarako bonuak ere agortu dira dagoeneko.

Herritarren erantzun eta konpromisoa balioan jarri nahi izan ditu udalak: “Aurten ere tolosarrek bikain erantzun dute, eta txalotzekoa da herriko saltokiak babesteko deiari emandako erantzuna”, aitortu du Nerea Letamendia, Merkataritza, Azokak eta Turismoa saileko zinegotzi arduradunak. 

Oraindik ere larunbatera bitarte izango da bonuen erosketak egiteko aukera. Online –www.suspertutolosa.eus webgunean–, edo Trianguloan jarritako etxolan eskuratu ahal izango dira. Hain zuzen, hilaren 15etik aurrera itxita izango da etxola, eta edozein zalantza argitzeko, 943 69 75 21 telefonora deitu edota info@suspertutolosa.eus helbidera idatzi beharko da.

Lagungarri egin ahal zaizkizun galdera-erantzunak:

  • Erosketa egiten hasi naiz baina errorea ematen dit. Zer egin behar dut?

Gogoan hartu bonuak banan bana erosi behar dituzula (ziurrenik errorea ematen badizu bonu bat baino gehiago batera dituzu erosketa saskian). NAN berarekin saltoki batean bonu bat baino gehiago erosteko ahaleginetan ari bazara, edota dagoeneko 3 bonu erosi badituzu, errorea emango dizu ere; bono mugatuak baitaude erabiltzaileko. 

  • Beste pertsona batentzat erosi nahi dut bonua. Nola egin behar dut?

Erosketa egiterakoan zure NANarekin saioa irekita baduzu, izen abizenak aldatuta ere, zure NAN zenbakia agertuko da inprimatutako bonuan. Erabiltzaile bakoitza bere NAN zenbakiarekin eta emailarekin doa asoziatuta. Beraz, norbaitentzako bonua erosi nahi baduzu, bere NAN zenbakiarekin eta bere helbidea elektronikoarekin (edo beste helbide batekin) sortu beharko duzu erabiltzailea, bonua erosi aurretik. 

  •  Beste pertsona baten izenean erosi dut bonua, baina nire NANa agertzen da. Zer egin dezaket?

Aurreko puntuan azaldu modura, zure NANarekin saioa irekita baduzu, izen abizenak aldatuta ere zure identifikazio zenbakia agertuko da inprimatutako bonuan. Pertsona bakoitzeko erabiltzaile bat sortzea nahitaezkoa da. Dagoeneko bonua erosita badaukazu eta datuak aldatu nahi badituzu, idatzi email bat info@suspertutolosa.eus helbidera.

  • Bonurik ez zait iritsi, edo bonua iritsi zait baina errorea dauka. Nola jaso dezaket bonu ona?

Begiratu ondo e-mailean ea SPAM edo “Promociones” atalera iritsi zaizun bonua. Bestela, hasi saioa suspertutolosa.eus webgunean eta “Nire kontua” atalean egin dituzun eskaera guztiak topatuko dituzu. Bertan, eskaera bakoitzaren aldamenean, bonua berriro deskargatzeko botoia topatuko duzu. (Egin klik hemen zure kontura sartzeko)

Oraindik ere bonuak errorea badu edo galdu egin baduzu, idatzi mezu bat info@suspertutolosa.eus helbidera. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA