Babarruna nonahi Tolosako azokako mahaietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/13 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Negua gerturatzen dihoan heinean, eguraldiak hotza eta euria ekarri digu. Izotza, berriz, ez zaigu oraindik iritsi, eta geratzen diren udarako espezieak oraindik mantendu ziren asteburu honetan. Aldaketa nabarmena da dagoeneko, eta ziur esan dezakegu ez direla askoz gehiago egongo mahaietan.

Udazkenekoak ordea puri purian dadude. Fruta zerrenda ikusgarria izaten ari da. Sagarra asko, mota askotakoak, mizpiradiak, feijoak, kakiak, kiwiak, intxaurrak, urrak,… Aurtengoa oso urte oparoa izaten ari da fruta arlo honetan.

Barazkiei dagokionez, nabarmenena babarrun eskaintza, batez ere datorren asteburuko jaia kontuan izanda. Asko dago mahaietan, eta nahiz eta udazkeneko une batean hego haizearen zain erregutzen egon arren, uzta ona izan da eta erdoilaren kaltea gutxitu egin zen iritsi zen eguzkiarekin.

Aipatzekoak perretxiko eskaintzan ikusitako bertako onddo ikusgarriak. Gutxi, baina tamaina eta kalitate apartakoak.

Eskaintza eta prezioak atxikitako dokumentuan.

Fitxategiak: 
Fitxategi 2017-11-11.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA