Baserritar eta ekoizleak aitortu ditu Tolosak, Baserritarren Egunaren harira

Tolosako Udala
2024/05/18 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Udaberri Dantza taldeak girotu ditu Berdura Plaza eta Zerkausia, eta ekoizleek Nestor Basterretxearen ‘Goldea’ eskulturaren irudi bat jaso dute.

Baserritarren Eguna, San Isidro, izan zen asteazkenean, hori dela eta, Tolosako Udalak aitortza eta eskertza ekitaldia egin die, gaur goizean, larunbatero Zerkausira eta Berdura Plazara gerturatzen diren ekoizleei. 

Tolosako herriaren eta udalaren esker ona adierazteko oroigarri bat ere jaso dute ekoizle guztiek, Andu Martinez de Rituerto alkatearen eskutik. Hain zuzen, Maitane Azurmendi ilustratzaileak Nestor Basterretxearen ‘Goldea’ obran oinarritutako irudi bat, eskulturgilearen jaiotzaren 100. urteurrenaren aitzakian. 

Baserritarrei eskainitako eskultura da ‘Goldea’, duela 24 urtetik Tolosako Emeterio Arrese lorategietan jarrita dagoena. Belaunaldi berriei baserritarren balioa helaraztea izan zen artistaren asmoa; besteak beste, helburu horixe bera du udalak gaur egun ere. Izan ere, alkateak azpimarratu duenez, «baserritarren lana komunitatearentzat funtsezkoa da».

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA