Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
'Benetako' esperientzien helmuga gisa ezagutarazteko bideo promozionala du estreinakoz Tolosak
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2018/01/17 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Tolosako Udalak Topicen aurkeztu du, bihar, osteguna, hilak 18, Fitur Nazioarteko Turismo Azokan ezagutzera emango duen spota.
'Ongi etorri Tolosara' izenpean, Tolosak soilik eskaini dezakeen balio erantsia azaleratzen da bideoan: benetakotasuna, izaera, nortasuna, eta esperientziak ditu ardatz.
Euskarazko eta gaztelerazko bertsioak sortu dira; 2018an, ingelesera eta frantsesera itzuliko da.
Nerea Letamendia, Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotzia: “Helmuga berezia, singularra, eta esperientzia berdingabeak erakusten ditu. Orain ohikoak diren turisten bizipenak erakustetik urrundu gara; kamarari buelta eman diogu, eskaintza eta helmuga turistikoa erakutsiz. Gu eta gurea, garen eta den eran. Benetakoa”.
Tolosa gure mugetatik harago ezagutzera emateko spota sortu du Tolosako Udalak. Izaera, nortasuna, eta esperientziak ditu ardatz. Eskaintza ezberdinen artean, Tolosak soilik eskaini dezakeen “balio erantsia” azaleratzen duen bideoa dela azaldu du Udaleko Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotzi Nerea Letamendiak. Topicen eman dute ezagutzera Tolosaren aurkezpen irudi bilakatuko den euskarri berria. Euskarazko eta gaztelerazko bertsioak sortu dira; 2018an, ingelesera eta frantsesera itzuliko da. Dosges eta Mito enpresekin burutu da lana.
Bidaiariak “hunkitzea” eta Tolosarekiko “konexio emozionala” lortzea du helburu, zinegotziak azaldu duenez: “gure mugetatik haragoko proiekzioa du eta gure posizionamendua osatu eta sendotuko du. Ez dugu azaltzen zer aurki dezakeen hemen bisitariak, gure nortasuna baizik, esentzia”.
Helburu horrekin, benetakotasuna du erdigune. Tolosako eskaintza turistikoa “gure errealitatearen ondorioa” da, “gure bizitzeko erarena”. Bertako gastronomia, ingurunea, landa eremua, merkataritza, historia, kale giroa, artea, sormena, kultura, kirola... Guztiak dira hizpide bisitarientzat esperientzia izanik. “Orain ohikoak diren turisten bizipenak erakustetik urrundu gara; kamarari buelta eman diogu, eskaintza eta helmuga turistikoa erakutsiz. Gu eta gurea, garen eta den eran. Benetakoa”. Irudi “bereziak” erabili dira, eta ahotsa, musika eta kontakizuna gailentzen dira.
Zinegotziak nabarmendu duenez, 2017aren hasieran aurkeztutako Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoa dute erreferentziatzat: “bertan, hiri ekonomia osatzen duten arlo guztiak suspertzeko (merkataritza, turismoa, ostalaritza, azoka) jarraitu beharreko estrategia definitzen da. Argi eta garbi adierazten da Tolosaren nortasun bikoitza: alde batetik, merkataritza-hiriburua da eskualdeko herritarrentzat, eta, bestetik, helburu turistikoa, landa izaera eta benetakotasunean oinarrituta. Ideia horiexek dira spot honen oinarri”.
Egun Tolosako dituen euskarriak osatzera dator produktu berria. Jendea Tolosara erakarri eta bisitarien esperientzia egokia sustatzeko hainbat lan egin dira azken urteotan: Aste Santu aurretik kaleratu zen moleskine turistikoa, herriko mapak, seinaleztapena, promozioa... Baita ekimenei edota azpiegiturei dagokiena ere: azoka bereziak indartu dira, hotel berri baten sorrera, turismo bulego berriaren proiektua... Mundu digitalari begira, sustapen spota eta gutxi barru ezagutzera emango den turismo web orri berria landu dira. “Indargune handia du kanal honek, eta iaz zein aurten, bertara bideratuko dugu esfortzua” gehitu du Letamendiak.
Zalantzarik gabe, urte oparoa izan da turismoarentzat eskualdean: 2017an, iazkoarekin alderatuz, % 6ko igoera izan da eta 41 herrialdetako bisitariak jaso ditugu. Bide horretan, Letamendiak adierazi du Donostiara edota Bilbora etortzen diren milaka turistak gurera etortzeko lanean ari direla: “Donostiak erakarrita etorri ohi da turista, eta ondoren, inguruarekiko interesa sortzen zaio. Horretan Tolosak indartsu jardun behar du. Osagarri gara eta pauso bat gehiago da hau bide horretan”.
Tolosan aurkeztu ostean, Madrilera
Turismo alorreko erakunde, enpresa, eta agente ezberdinak batzen dituen Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztuko du Olatz Peon Ormazabal alkateak bihar, hilak 18, spot berria.
Euskadiko erakustokiak 700 m2 izango ditu eta 'Euskadi 5 zentzumenekin bizitzea' ideia nagusia hartuko du oinarri, alegia, eskaintzen dituen baliabideen ñabardurak, aniztasuna eta aberastasuna atzeman ahal izateko. Publiko profesionalei zuzendutako egunetako aurkezpen horiez gain, publiko orokorrari eskainitako egunetan ardoa, txakolina, sagardoa eta gazta dastatzeko hainbat ekitaldi eta showcooking bat egingo dira, eta baita emanaldiak eskaini ere (dantza, Magialdiko magoak, danborrada...).
Behin aurkeztuta, zabalkundea turismoaren sustapenerako erakunde eta euskarrien bitartez egingo da, fisikoki zein digitalki.