Berezitasunen garaia

Tolosako Udala
2019/03/20 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Eguraldi ona dela eta, udaberria aurreratu egin da. Aurtengo lehenengo ilarrak eta babak salgai daude dagoeneko, eta hauekin lehenengo zainzuriak ere bai. Geroz eta berrikuntza gehiago azaltzen joango dira. Gazta berriaren garaia da, eta postu geheienetan aukeran dago. Badago ere urte osoan zehar gazta berria eskaintzen duenik, ardi arraza berezi batetik ateratako esnearekin eginda.

Berdura plazan ere berrikuntzak eta animazio handia bizi da egun hauetan. Baratzerako landareen postuak puri purian daude, eta dagoeneko, erosle gehienak beraien baratze lanak aurreratzen hasi dira.

Apaingarriko landareen postuetako zerrenda oso zabala da ere, eta unea oso aproposa da balkoiak eta lehioak apaintzeko.

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA