Berrikuntzak mahaietan

Tolosako Udala
2019/09/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Askorentzat larunbatero Azokara joatea ohitura ez ezik aste egunetako estresa atzean utzi eta lasaitzeko unea ere izaten da.

Giro alaia eta berezia du Azokak eta produktu edo ekoizpen moduen gaineko informazioa jasotzeko aukera ere eskaintzen du, noski.

Joan den asteburuan, berrikuntza asko izan ziren Tolosako azokan. Aipagarriena, Tolosako babarruna (kiloa 10 eta 14 eurotan saldu zen).

Beste hainbat mahaitan ere ziza horiak, neurri eta itxura ezin hobea zuten gibelurdinak eta onddoak ere izan ziren salgai, baina berehala agortu ziren. Beraz, horiek erosi nahian dabiltzan herritarrak goiz jaiki beharko dute datorren larunbatean.