Biharko ezohiko azoka bertan behera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/20 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Jaso berri den Osasun Ministerioaren dekretuaren arabera, aurrerantzean, kale-salmenta galerazita dago eta beraz, ezohiko neurriak hartuta ere, ezingo da bihar tokiko ekoizleen elikagaien salmentarik egin kalean.

 

Gaur eguerdian jasotako Osasun Ministerioaren azken aginduei jarraiki, bihar ez da aurreikusia zegoen ezohiko azokarik gauzatuko.

 

Azken jarraibideen arabera, kale garbiketa desinfektatzaileekin gauzatu behar da eta beraz, aurrerantzean, kale salmenta galerazita dago. Gauzak horrela ezinezkoa izango da bihar tokiko ekoizleen eligaien salerosketa egitea, arestian aipatutako arrazoiengatik.

 

Agindua jaso bezain pronto, bertan behera utzi du Udalak Zerkausiko elikagaien salmenta eta hala jakinarazi zaie ekoizleei.

 

Kale garbiketari dagokionean, udala dagoeneko hasia da herriko zenbait gune produktu desinfektatzaileekin garbitzen: saltoki eremuak eta anbulatorioa, batez ere. Datozen egunetan, azken aginduaren arabera, kale guztiak desinfektatuko dira.

 

Udaletik argi utzi nahi izan dute segurtasun eta osasun berme guztiekin gauzatzekoak zirela ezohiko azoka, udal ordezkari guztien adostasunarekin, protokolo zorrotz batekin, eta Osasun sailaren oniritzi eta baimenarekin.

 

Azken berriak direla eta, eta orain arte bezala, arduraz jokatuz, bertan behera utzi da ezohiko azoka eta udalak egunero-egunero beharrezkoak diren neurriak aztertu eta hartuko ditu Prebentzio Mahaian, udal honen lehentasuna delako tolosar guztien osasuna bermatzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA