Braderie giroa postuetan

Tolosako Udala
2019/04/01 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Giro alaia larunbatean Tolosan. Braderiea zela eta, eta aparteko eguraldiak lagunduta, goiza borobila izan zen. Berdura plazan animazio handia bizi zen baratzerako landareen postuetan. Baratzak udaberrira eta udarara begira prestatzeko joan ziren erosleak postuetara eta salmentak onak izan ziren.

Zerkausian eskaintza aparta. Ilarrak puntu finenean daude, eta babak ere hasiberriak. Zainzuriak mahai pare batean aukeran, oso kalitate onekoak, eta hauekin, gazta berria, membrillo eta sagar dultzeak, neguko barazkiak,…

Eguraldi aldaketari begira daude ekoizle gehienak, ea zer dakarkiguen…

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA