Erein da Tolosako Babarrun berria

Tolosako Udala
2018/06/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • 'Erein gurea dena' lelopean gauzatu da ekitaldia.

  • Bertan izan dira Laskorain, Herrikide eta Samaniego ikastetxeetako ikasleak, Tolosako Babarrun Kofradia, Tolosako Babarrunaren Ekoizleen elkartea, Gure Kaiola elkartea, Tolosako sukaldariak eta udal ordezkariak.

2018ko Tolosako Babarruna erein dute babarrunaren bueltako eragile zein ikasleek Zerkausian, helburu horretarako prestatutako lorontzietan: Laskorain, Herrikide eta Samaniego ikastetxeetako ikasleak izan dira bertan, Tolosako Babarrun Kofradia, Tolosako Babarrunaren Ekoizleen elkartea, Gure Kaiola elkartea, Tolosako sukaldariak eta udal ordezkariekin batera. Zerkausia izan da kokaleku, eguraldia tarteko, eta batez ere, lurra oraindik oso bustia dagoelako babarruna ereiteko.

11:30etan gauzatu dute ekitaldia, Udaberri Dantza taldearen agurrarekin Tolosako babarrunari omenaldia egin ostean.

Aurretikikasleek, hirugarrenez, Tolosako Babarrunaren Kofradiako kideen eta Tolosako Babarrunaren Ekoizleen Elkarteko Xabier Goikoetxea, Koldobike Artola eta Mari Karmen Iradiren eskutik, tailer ezberdinak gauzatu dituzte Kultur Etxean. Babarrunaren atzean dagoen lana eta baserritarren bizipenak ezagutzeko aukera izan dute, beste hainbat ekintza burutzeaz gainera.

Tolosako Babarrunaren Kofradiak bultzatutako lelora 'erein gurea dena' izan da aurtengoan. Hemen ikus dezakezue prestatutako spota:

Argazki galeria:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA