Etengabeko euria eta bere ondorioak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/02/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Euriaren eragina nabarmena izaten ari da baratzetan. Lurra oso bustia dago. Ezinezkoa izaten ari da ekoizleentzako baratzako lanei ekitea; barazkiak biltzeko ere, zenbait leku lauetan arazoak dituzte, batez ere kanpo libreko baratzetan, eta dirudienez, egoerak bere horretan jarraituko du datozen egunetan.

Horrek denak udaberriko uzta atzeratu egingo duela esan dezakegu. Hori bai, zomorroak eta bestelakoak kontrolatuta egongo direla dirudi, eta ur kopuru nahikoa izango dugula.

Aipatzekoak larunbatean ikusitako lehenengo Mendiola sagarrak. Sasoiko azkenak izaten dira, eta hauekin neguaren azkenengo txanpa iristen dela esan dezakegu. Bestelako fruta ere izan genuen: Kiwiak, errezil sagarrak, kakiak, eta zenbait mermelada.

Berdura plazan ikusitako barazkiak aipatzekoak ere bai. Ibarrako ekoizleen negutegien laguntza nabarmena izan zen. Hauen lurrak ez zeuden hain bustiak barazkien kalitatea nabarmentzekoa zelarik.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA