Etorkizuneko ekoizleak protagonista larunbatean Berdura plazan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/18 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Eguraldia bikaina izan zen larunbatean azokatik buelta bat emateko. Lehenengo orduetan giroa pixkanaka animatzen hasi zen, eta eguerdialdera, bisitari asko ikusi genituen postuetan. Udaletxetik bultzatutako Zatoz Azokara ekimenak giroa berotu zuen, ume asko erakartzen. “Baratze txikiari ekin” izeneko tailerrarekin umeei baratza landareak nola landatu eta zaindu erakutsi zitzaien.

Eskaintza guztiz udaberrikoa dugu. Ilarrak, babak, patata berriak, besteak beste, izan ziren nagusi mahaietan, eta dirudienez eta eguraldiak laguntzen badu, datozten asteetan lehenengo frambuesak eta lekak ikusi ahal izango ditugu. Perretxiko zerrenda ordea, eskasa. Bertako ziza gutxi, eta gibelurdin bakar batzuk besterik ez.

Kazkabarraren eragina oso kaltegarria litzateke urteko sasoi honetan, beraz denak zeruari begira pasako ditugu datozten egunak.

 

Prezioak

 

BERTAKO PRODUKTUAK PREZIO TXIKIENA PREZIO ALTUENA
Perretxikoak    
Udaberriko Xixak 30 60
Ontoak 38  
FRUTAK    
Kiwia 2,00 3,00
Kakia    
Golden sagarra 2,00  
Sagar zukua 3,00  
Elstar sagarra 2,00 2,50
Errezil sagarra 1,50 4,50
Reineta sagarra 2,00 3,50
Mizpirondoak 3,00 4,00
Hurrak 3,00 5,00
Intxaurrak 4,00 6,00
BARAZKIAK (KILOKA)    
Piper txorizeroa 4,00 5,00
Piper morroa 3,00 4,00
Borrajak 2,00  
Rukula 20,00  
Rabanitoak 2,00 2,20
Bruselako aza 3,00 4,00
Ilarra berria 10,00 12,00
Brokolia 2,00 4,00
Tipula 1,00 2,00
Espinakak 4,00  
Tomatea 3,00 4,00
Azenarioa 1,50 2,50
Baba berria 2,50 4,00
Patata 1,50  
Tolosako babarruna 10,00 13,00
Alberjinia 2,50  
Kalabaza 2,00  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,00 1,50
Azenarioa 1,00 3,00
Azelga 0,70 0,80
Barazuzira freskoa 1,50  
Porruak 1,50 2,00
Arbia 1,00 2,00
Pepinoa 1,50  
Eremolatxa 1,00 2,00
Azelgak 1,50 2,00
BARAZKIAK (unitatea)    
Aza 1,00 1,50
Romaneskua 1,50 3,00
Lonbarda 1,50 2,00
Brokolia 2,00 2,00
Berenjena 1,50 2,00
Azalorea 1,50 2,00
Kardua    
Haritz gorria 0,70  
Haritz berdea 0,70  
Atxikoria 1,00  
Haritza 1,00  
Borraja 1,00  
Letxuga 0,70 0,90
Txaiota 1,00  
Eskarola kizkurra 1,50 2,50
Eskarola korrokoia 1,50 2,50
Kalabazina    
BESTEAK    
Arrautzak 2,70 3,00
Ogia (600 grs.) 2,60  
Ogia (900 grs.) 3,75  
Ogia (1400 grs.) 5,00  
Opil integrala 1,50  
Lore moztuak 2,00  
Manzanila 3,50  
Sagar goxoa (300 gr) 3,00  
Sagar goxoa (1000 gr) 9,00  
Madalenak (500 grs.) 5,00  
Bizkotxo integrala (unidad) 3,00  
Irasagar-gozokia 3,00 3,50
Ardi esnea 2,00  
Bertako eztia (1000 GR) 10,00 13,00
Erregina-jelea (10 gr.) 7,00  
Polena   10,00
Propoleoa   12,00
Ogi biologiko integrala (900 grs) 3,75  
Ogi biologiko integrala (600 grs) 2,60  
Mermelada 2,50 2,70
GAZTAK    
Ardia 12,00 24,00
Auntza 17,00 22,00
Gazta freskoa 14,00 18,00
Behia 8,00 12,00
Nahasia 10,00 15,00
PRODUKTU EKOLOGIKOA    
FRUTAK    
Hurrak 4,00 5,00
BARAZKIAK (KILOA)    
Tolosako babarruna 12,00 14,00
Kalabaza 2,00 3,00
Bainak    
Kalabazina    
Azenarioa 2,40  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,75 2,00
Azelgak 1,50  
Erremolatxa 1,60  
BARAZKIAK (unitatea)    
Letxuga 0,70  
Atxikoria 1,00  
Borraja 1,00  
Lonbarda 2,00  
Aza 1,50  
Kukulua    
BESTEAK    
Auntz gazta pasteurizatua (kiloa) 22,70  
Ardi gazta 16,00 22,00
Auntz gazta (kiloa) 22,00  
Auntz esne yogurta 2,00 3,50
Behi gazta 13,20  

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA