Europako Next funtsetatik laguntzak turismo jasangarria eta tokiko produktuak sustatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/02/27 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Tolosari dagokionean, Tolosako gozogintza eta Tolosako Babarruna balioan jarriko duten esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira. Tolosako Azokaren dinamizaziorako bisitariei begirako ekintzak antolatzea ere aurreikusten da.
  • Halaber, Tolosako Plaza Zaharrean kokatuta dagoen eskualde mailako turismo bulegoa irisgarriagoa egiteko ekintzak gauzatu nahi dira.

 

Tolosaldeak 2 milioi euroko diru-laguntza jaso du, Europako Next Generation funtsetatik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planeko proiektuak garatzeko.

Lurralde Plan horren eskualde mailako homonimoa da Tolosaldea Garatzenek osatu duen Tolosaldeko Jasangarritasun Turistikoaren Plana, eta bertan biltzen dira eskualde osoan barrena garatuko diren proiektu turistikoak.

Elkarlana izan da plan honen bide-orria osatzeko giltza, erakunde publiko, sektoreko eragile pribatu eta beste hainbat norbanakoren arteko parte-hartze prozesu batean finkatu baitira proiektu eta ideia nagusiak, 2021ean egindako Tolosaldeko Marketin Plana oinarri izanda.

Helburua zehatza da: Tolosaldea turismo jasangarriko helmuga turistiko gisa indarttzea eta Euskadik zentzu horretan duen posizionamenduan laguntzea. Eskualdeko ondare eta natura baliabideak modu jasangarrian aintzat hartuta egin nahi da hori, eskaintza hori Euskadiko sistema turistikoan hobeto integratzeko, eta modu horretara, turismoa desestazionalizatzen, deskontzentratzen eta errenta turistikoa banatzen laguntzeko.

Lau lan ildo eta 17 proiektu

Eskualdearen izaera islatzen duen plana da, proiektu txiki askok osatzen baitute. Lau lan ildo nagusi ditu proiektuak: jasangarritasuna, energia eraginkortasuna, trantsizio digitala, eta lehiakortasuna.

Orotara 17 proiektu gauzatuko dira eskualdean datozen hiru urteotan. Tolosari dagokionean, Tolosako gozogintza eta Tolosako Babarruna balioan jarriko duten esperientzia gastronomikoak diseinatu eta sortu nahi dira. Tolosako Azokaren dinamizaziorako bisitariei begirako ekintzak antolatzea ere aurreikusten da. Bestalde, Tolosako Plaza Zaharrean kokatuta dagoen eskualde mailako turismo bulegoa irisgarriagoa egiteko ekintzak burutu nahi dira. Turismo baliabideen seinaleztapena ere hobetu nahi da, azken finean, hauetara iristeko erraztasunak eman nahi zaizkio bisitariari.

Plan honen garapenari lotuta, 2026an jarri du begirada Olatz Peonek: “Tolosaldeak eskaintza zabal eta erakargarriagoa izatea lortuko du Euskadiko barnealdera etortzen diren turisten motibazioei hobeto erantzuteko: Gastronomia, Natura eta abentura, eta Kultura. Tolosaldea aukera-gune bihurtu nahi da, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta lan-aukerak sortzeko”.

Eskualdeko proiektu guztien inguruko informazioa: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/2-milioi-euro-jasangarritasun-plana/

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA