Ezohiko giroa azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/14 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Ostiralean ospatu zen aste honetako azoka eguna larunbatean jai eguna zelako eta horrelakoetan, pertsona gutxiago hurbiltzen da azokara; produktuen eskaintza, aldiz, izugarria izan zuen.

Mikologiaren atarian, onddo, ziza hori, tronpeta eta bestelako perretxiko motak ugaritu ziren azokako mahaietan, kalitate onekoak, prezio onean.

Eguraldi ona dela eta, oraindik ere udako zenbait barazki erosteko aukera dugu: tomateak, lekak, kalabazinak…, baina horiek poliki-poliki lekua egin behar diete udazkeneko zein neguko barazkiei: porru, kalabaza, babarrunei, alegia.

Fruta eskaintza ere oso zabala izan zen: sagarrak, udareak, intxaurrak, gaztainak, pikuak…

Ea aste honetako euri eta freskotasunak aldaketa dakarren datorren larunbateko azokara.

 

Fitxategiak: 
Fitxategi prezioak.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA