Frutarbolak eta baso espezieak protagonista larunbateko azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/15 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Lasaitasuna izan zen nagusi larunbat honetan Tolosako Azokan. Goizeko lehenengo orduetan erosle gutxi eta, nahiz eta gora egin goizak aurrera egin ahala, salmentak ez ziren gabonetan izandako azoken neurrikoak izan.

Eskaintza, horrelakoetan, eskaerarekin bat etortzen da, produktu kopurua zertxobait murrizten delarik, baina aniztasuna mantendu da.

Nobedade bezala, zuhaitzen saltzaileen etorrera izan genuen. Atari kaleko postuetan denetariko arbolak izan ziren: baso espezieak eta frutarbolak, eta ez ziren gutxi izan galdezka gertutatu zirenak. Hileko bigarren eta laugarren larunbatetan azalduko dira, urtarrila, otsaila eta martxoan, eta eskaintza beste urtetan bezain zabala izango da.

Barazkien artean aipatu beharra dago eguraldi euritsuak eragina izan duela zenbait produktutan. Azaloreak edota romanesku azek behera egin dute, eta azak, bruselazak, kaleak eta beste hosto barazkiek, berriz, gora.

Fruta zerrenda ere oso zabala. Sagar asko eta kalitatezkoa oraindik, kiwia ere oparo, eta hauekin mermeladak eta membrillo eta sagar gozokiak.

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA