Gabon aurrekoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/12/16 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Kalitate handiko produktuak eta nobedadea direnak ere ikusi ahal izan ziren larunbatean azokan, aste honetan egingo den Gabonetako azokaren aurrekari bikain modura. Larunbat honetako azokaren zain dago jende asko, urtero sorpresaren bat egoten baita. Produktuek izaten duten kalitate gorena ere izaten da Gabonetako azokaren beste adierazgarri on bat. Ekoizleek ahalegin berezia egiten dute, eta batzuk aurreko ostiralean Zumarragako Santa Lutzi azokan sarituak izan baziren eren, horrek esan nahi duen guztiarekin, ekoizleen ziurtatu zuten produkturik onenak Tolosako Gabonetako azokarako gordeta dituztela.

Gastronomian espezializatutako ETB-ko Txoriene telebista saioko kideak ere Tolosako azokan ziren pasa den larunbatean, eta bikain girotu zuten azoka. Sonia Tapia gonbidatuak azokan bertan egin zituen erosketak, goi mailako produktuak erosi zituen, eta errezeta osasuntsuak prestatu zituen, programan egin ohi duten moduan eta gure Azokan produktuak erosten dituen beste edonork bezala.

Izugarrizko produktu pila aurki zitekeen pasa den larunbatean azokan. Kalitate handiko barazki asko, azken egunetako haizeagatik eta euriagatik ere itxura bikaina zuena. Azaloreek eta romaneskuek Imazen mahaira joatera erakartzen zuen, nahiz eta tamainaz txikiak izan, katalogo batean jartzeko adinako purutasuna eta garbitasuna baitzuten. Porruek eta azenarioek ez zuten zorte bera izan, baina tipuletak, brokoliak eta bruselazak postu askotan ikusi zitezkeen, eta oso itxura onarekin gainera.

Fruta postuek ere jende askoren arreta erakarri zuten pasa den larunbatean azokan. Asko eta kalitate handikoa zen. Sagarra ere kalitate handikoa, barietate ezberdinetakoak, batzuk ia bukatzear egon beharko liratekeenak, errezil sagarra kasu. Barietate ezberdinetako udareak eta fruitu lehorrak ere bazeuden; intxaurrak eta urrak, azken hauek gehiago, urte hobea izan baita. Feijoak, kakiak, eta gero eta gehiago ikusten diren kiwiak ere bazeuden. Espero dezagun azken egunetako haizeek kalte askorik egin ez izana eta ekoizpen ugari bat izatea.

Astetik astera produktu mikologikoen eskaintza gero eta negutiarragoa da. Negu betetean gamuzak nagusituko dira, baina oraindik niskalo on askoak ere aurki daitezke, edozein bisitari katalanek aurrezkiak gastatzeko modukoak. Mendiko angulak ere bazeuden, eta duten exotikotasunagatik erakargarriak ziren heriotzaren tronpetak ere bai. Dudarik gabe, azokako gunerik erakargarriena.

Kristalen plazan gero eta apaingarri gehiago egoten da astetik astera, Gabonak gertu daudenaren seinale. Izeak, ziklamenak eta kalitate eta tamaina ezberdinetako poinsettiak, gorri zein berde koloreen arteko kontraste biziak atentzioa deitzeraino kasu batzuetan.

Aste honetan egingo den Gabonetako Azokak ekarriko digunaren zain egongo gara, eta behin hori pasata, datozen egunetan etorri denaren zain ere bai.

Fitxategiak: 
Fitxategi 14-12-2019_azoka.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA