Hemen da etorkizuneko bisita gidatua

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/24 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Normaltasun berriko turismora egokituz, Instagram bidez egiteko doako bisita gidatu birtuala sortu du Tolosako Udalak.

  • Bost hizkuntzen artean hautatzeko aukera du bisitariak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta katalana.

 

Azken hilabete eta asteetan Covid-19ak aldaketa ugari eragin ditu gizarte esparru guztietan. Tartean, baita turismoaren alorrean ere. Denbora luzez etenda izan dugu bidaiatzeko aukera. Orain, normaltasun berrian sartuta eta osasun eta segurtasun neurri guztiekin, pixkanaka martxan jartzen ari da turismoa, eraberrituta eta oso era ezberdinean lan eginda.

Aurtengoan bete behar diren segurtasun arauak kontutan hartuta, pertsonen arteko distantziak mantentzea edo multzo handiak saihestea behar beharrezkoa izanik, egoerara egokitutako bisita gidatuak jarri dira herritarren eskura. Berrikuntza modura, Andre Mari elizako bobedak ezagutzeko aukera izango da udan.

Normaltasun berriko turismora egokituz, Udalak martxan jarri du, baita ere, etorkizunaren isla den zerbitzua: doako bisita gidatu birtuala. Instagram sare sozialaren bitartez, Tolosa gertutik ezagutzeko bisitatu beharreko txoko garrantzitsuenetara eramaten duen bisita gidatu birtuala prestatu du.

Doako bisita gidatu berritzaile hau turista ezberdinentzat zuzendua dago: bai beste estatuetatik datozen bisitarientzat, bai Euskal Herrikoentzat eta baita beren herria hobeto ezagutu nahi duten tolosarrentzat ere. Izan ere, bost hizkuntza daude hautatzeko: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana.

 

Tolosa ezagutzeko aukera, nahi denean, nahi denarekin.

Bisita gidatua norberak bere kabuz, nahi duenean eta nahi duen denboran egiteko aukera badu ere, gutxi gora behera ordubete irauten du.

Funtzionamendua oso erraza da. Hasteko, Tolosako Udalak Instagramean duen turismoari zuzendutako profilean sartu behar da: @tolosaturismoa. Bilatzailean “Tolosa Turismoa” jarrita horixe da azaltzen dena. Behin kontuan sartuta “historia destakatuak” deituriko biribiltxo txiki urdinak ageri dira. Horiek dira bisita gida birtualak, bost hizkuntzatan.

Gidak ematen dituen jarraibideei segi besterik ez da egin behar ibilaldiari ekiteko. Triangulo Plazan hasten da bidsita, eta puntuz puntu txoko batetik bestera eramaten du, tartean leku bakoitzaz jakin beharreko informazio garrantzitsu eta bitxi guztia helaraziz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA