Hiru erretze-teknika eta jendetza HARAGIko larunbat goizeko dastaketan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/21 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Ehundaka tolosar eta bisitari elkartu ditu HARAGIk Tolosako Triangulo Plazan eta Foodtruck  gunean, topaketaren egitarau herrikoiari hasiera emanez.
  • Baxter Newstead, Pablo Rivero eta Txomin Parrillaren errekiek aho zabalik utzi dituzte parrilariak in situ lanean ikustera hurbildu diren guztiak.

 

Suediako Eksdet jatetxeko Newstead sukaldari australiarraren behi-erreak jende asko erakarri du,  gehienbat haragiaren gantza urtzeko flambadou teknika edo erremintak arreta deituta. Riverok eta lantaldeko argentinarrek arkume euskalduna erre dute, baina beraien herrialdeko teknika erabilita: sua inguratzen duen borobil batean erretzen dituzte hauek, modu ikusgarri batean; ondoren, tximitxurri saltsarekin zerbitzatu dituzte. Txomin Parrillak berriz, espresuki HARAGIrako sortutako parrilla bat ekarri du; sagardo botila baten itxurako Smoker-a: txahal-saiheskia erre du 8-10 orduz, baita txerri-burua ere.

Bitartean, Tolosako Casa Julianeko Xabier Gorrotxategi eta Carnicas Goyako Iñaki Etxeberriaren gidaritzapean hogeitamar pertsonako taldetan txuleta bat erretzeko gakoak ezagutara eman dituzte ordubeteko ikastaroetan. Ehun pertsona inguru igaro dira SUA espazioko esperientzia gastronomikotik, Tolosako erretegien txuleta tradizionala ezagutu eta dastatzeko asmoz.

Egunaren bigarren zati honetan Foodtruck gunean elkartuko  da jendea, atzo iluntzean gertatu  zen modura. Bertan, 6 furgoneten eskaintza gastronomikoaz gain, mokaduak laguntzeko edarien postua eta zuzeneko musika egongo dira.  Gaur larunbata, Deñe,  Filipe Court, Mugan eta Moonshine Wagon izango dira giro hau berotzeko arduradunak.

Bihar ere, festaz gozatzeko parada izango da Foodtruck gune honetan 12:00etatik 16:00etara DJ  Makalak girotuta..

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA