Hotzaren eragina nabaria, baina kolorerik ez zen falta izan larunbateko azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Joan den asteko hotzaren eragina nabarmena izan da zenbait produktuetan. Perretxikoak gutxitu egin dira mahaietan. Kanpoko zizak eta onddoak besterik ez ditugu ikusi salgai. Euria eta epeltasuna iritsi arte ez dugu eskaintzan aldaketarik izango onddo eta perretxikoen arloan. Frutarbolentzat ere ez da aste ona izan. Zenbait lekutan termometroak asko jaitsi dira, ia zero azpitik, eta arbolak loretan daudenez, kaltetuak izan direla dirudi.

Bestelakoak ere badaude, eta babak adibidez asko hobetu dira freskotasunari esker; ugaritu eta indartu egin dira. Illarren sasoia ere aurrera dihoa. Kanpo librekoak ugaritu egin dira, eta sasoia, beste urteetan baino azkarrago dihoala esan dezakegu. Beroak prozesuak aurreratu egiten ditu eta, nahiz eta azken aste honetan hotzez egon geran, aurretik berotasuna eta eguzkia izan dira nagusi.

Animazio oso bizia Berdura plazan. Apaingarriko landare eskeitza zabala. Baratzarako landareen postuetan ere lan asko. Kontsulta ugari eta horiekin, salmentak.

 

Prezioak

 

BERTAKO PRODUKTUAK PREZIO TXIKIENA PREZIO ALTUENA
Perretxikoak    
Udaberriko Xixak 30 54
Ontoak 38  
FRUTAK    
Kiwia 2,00 3,00
Kakia    
Golden sagarra 2,00  
Sagar zukua 3,00  
Elstar sagarra 2,00 2,50
Errezil sagarra 1,50 4,50
Reineta sagarra 2,00 3,50
Mizpirondoak 3,00 4,00
Hurrak 3,00 5,00
Intxaurrak 4,00 6,00
BARAZKIAK (KILOKA)    
Piper txorizeroa 4,00 5,00
Piper morroa 3,00 4,00
Borrajak 2,00  
Rukula 20,00  
Rabanitoak 2,00 2,20
Bruselako aza 3,00 4,00
Ilarra berria 10,00 15,00
Brokolia 2,00 4,00
Tipula 1,00 2,00
Espinakak 4,00  
Tomatea 3,00 4,00
Azenarioa 1,50 2,50
Baba berria 4,00 6,00
Patata 1,50  
Tolosako babarruna 10,00 13,00
Alberjinia 2,50  
Kalabaza 2,00  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,00 1,50
Azenarioa 1,00 3,00
Azelga 0,70 0,80
Barazuzira freskoa 1,50  
Porruak 1,50 4,00
Arbia 1,00 2,00
Pepinoa 1,50  
Eremolatxa 1,00 2,00
Azelgak 1,50 2,00
BARAZKIAK (unitatea)    
Aza 1,00 1,50
Romaneskua 1,50 3,00
Lonbarda 1,50 2,00
Brokolia 2,00 2,00
Berenjena 1,50 2,00
Azalorea 1,50 2,00
Kardua    
Haritz gorria 0,70  
Haritz berdea 0,70  
Atxikoria 1,00  
Haritza 1,00  
Borraja 1,00  
Letxuga 0,70 0,90
Txaiota 1,00  
Eskarola kizkurra 1,50 2,50
Eskarola korrokoia 1,50 2,50
Kalabazina    
BESTEAK    
Arrautzak 2,70 3,00
Ogia (600 grs.) 2,60  
Ogia (900 grs.) 3,75  
Ogia (1400 grs.) 5,00  
Opil integrala 1,50  
Lore moztuak 2,00  
Manzanila 3,50  
Sagar goxoa (300 gr) 3,00  
Sagar goxoa (1000 gr) 9,00  
Madalenak (500 grs.) 5,00  
Bizkotxo integrala (unidad) 3,00  
Irasagar-gozokia 3,00 3,50
Ardi esnea 2,00  
Bertako eztia (1000 GR) 10,00 13,00
Erregina-jelea (10 gr.) 7,00  
Polena   10,00
Propoleoa   12,00
Ogi biologiko integrala (900 grs) 3,75  
Ogi biologiko integrala (600 grs) 2,60  
Mermelada 2,50 2,70
GAZTAK    
Ardia 12,00 24,00
Auntza 17,00 22,00
Gazta freskoa 14,00 18,00
Behia 8,00 12,00
Nahasia 10,00 15,00
PRODUKTU EKOLOGIKOA    
FRUTAK    
Hurrak 4,00 5,00
BARAZKIAK (KILOA)    
Tolosako babarruna 12,00 14,00
Kalabaza 2,00 3,00
Bainak    
Kalabazina    
Azenarioa 2,40  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,75 2,00
Azelgak 1,50  
Erremolatxa 1,60  
BARAZKIAK (unitatea)    
Letxuga 0,70  
Atxikoria 1,00  
Borraja 1,00  
Lonbarda 2,00  
Aza 1,50  
Kukulua    
BESTEAK    
Auntz gazta pasteurizatua (kiloa) 22,70  
Ardi gazta 16,00 22,00
Auntz gazta (kiloa) 22,00  
Auntz esne yogurta 2,00 3,50
Behi gazta 13,20  

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA