Jendetza bildu du beste behin ere Tolosako Gabonetako Azoka bereziak

Tolosako Udala
2019/12/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Orotariko elikagaiek, artisau produktuek eta eskulanek, elkarteek helburu solidarioetarako jarritako salmenta guneek eta animalia bizidunen erakusketek erakarri du jende gehien aurten ere Tolosako Gabonetako Azoka berezira.

Goizeko lehen orduko eguzkiak eta eguraldi onak lagunduta, giro bikainaz gozatu ahal izan zen azokan. Astero Zerkausian, Berdura plazan eta Euskal Herria plazan egoten diren ohiko postuez gain, herrian zehar banatuta zeuden beste 80 saltokik eskaintzen zituzten produktuak erosten, herrian zehar paseoan eta Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak zein hainbat musika taldek herrian jarritako giroaz gozatu zuten askok.

Udalak banatutako konpota probatu eta dastatu zutenak ere asko izan ziren.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA