Lokal hutsen aktibaziotik abiatuta merkataritzan barne-ekintzailetza sustatzeko ikerketaren kontratazioa atera du lehiaketara Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/28 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Martxoaren 7a bitarte aurkez daitezke proposamenak, 22.500 euroko aurrekontua du kontratuak, BEZ gabe, eta 4 hilabeteko epean burutu behar da lana.
  • Ikerketak bi lan ildo jorratuko ditu: merkataritzako enpresei zuzendutako barne-ekintzailetza bultzatzea eta merkataritza-lokal hutsen diagnostikoa eta aktibatzeko duten ahaleraren ebaluazioa.
  • Hiru fasetan aurreikusi da egitea ikerketa: Tolosako merkataritza sektorearen eta herriko lokal hutsen errealitatearen hasierako analisia, diagnostikoa, eta azkenik, Jarduketa-Plana.

Merkataritza sektorean ekintzailetza sustatuko du Udalak, hutsik dauden lokalen aktibaziotik abiatuta. Horretarako ikerketa burutzeko kontratua atera du lizitaziora. Martxoaren 7a bitarte aurkez daitezke proposamenak, 22.500 euroko aurrekontua du kontratuak, BEZ gabe, eta 4 hilabeteko epean burutu behar da lana.

Ikerketak bi lan ildo jorratuko ditu. Merkataritzako enpresei zuzendutako barne-ekintzailetza bultzatuko da, eta prozesu honen bidez proiektu eta negozio-ideiak garatuko dituzte parte hartzen duten pertsonek eta enpresek. Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu duenez, “berrikuntza merkataritza sektorean bertan sustatu nahi da, enpresek beraien egiturekin proiektu berritzaileak identifikatu eta martxan jar ditzaten”. Egingo da ere merkataritza-lokal hutsen diagnostiko bat eta aktibatzeko duten ahaleraren ebaluazioa.

Hiru fasetan aurreikusi da egitea ikerketa: Tolosako merkataritza sektorearen eta herriko lokal hutsen errealitatearen haserako analisia gauzatuko da lehen fasean; sektorean bertan udalerrian barne ekintzailetzan izandako praktika onen azterketa bigarrenean, herriko lokal hutsen diagnostikoa, ebaluazioa eta kalifikazioa eginez; eta azkenik, hirugarren fasean, Jarduketa-Plana diseinatuko da, barne ekintzailetza sustatzeko plana eta lokal hutsetan egin daitezkeen esku-hartzeen proposamena barne.

Alkatearen hitzetan, “herriaren garapen ekonomikoan garrantzia berezia du merkataritzak, eta berau indartu, sustatu eta ekimen berritzaileak bultzatzea ezinbesteko da aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko. Are gehiago, herrian ditugun azpiegitura komertzialei irtenbidea emanez, garapen ekonomikoaz gain, herri atsegin eta biziago bat bilakatuz Tolosa”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA