Negu giroa Tolosako azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/11/27 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Nahiz eta larunbateko eguraldia goibel xamarra izan, giroa alaia izan zen; antzematen zen, egun hauetako ekintzak, txontxongiloen astea batez ere, erakargarriak direla bertako zein kanpoko erosleentzat.

Eskaintzari begira, aipatzekoak aurtengo lehenengo pazko loreak, kolore desberdinetan, edo eta pixkanaka ugaritzen ari diren barazki berriak. Txaiota ohizkoa dugu, eta hemendik urte batzuetara, Mizuma, Pack-choi aza edo eta Radiccio endibia ere horrelako ezagunak suertatuko direlakoan gaude. Hauez gain, bruselazak, txikoriak, porruak, tipulinak, kalabazak edo eta espinakak izan ziren, beste neguko barazkien artean, mahaietan ugarienak.

Aipatu beharrekoa, datorren larunbaterako antolatu den sukaldatze tailerra. Udaletxearen eskutik, azokako neguko barazkiak nola sukaldatu irtakatsiko duen tailerra izango dugu Sukaltalkan.

Aipagarria ere Berdura plazako giroa eta kolorea; Gabonetako landareak aukeran dauzkagu dagoeneko, eta baita apaingarriak ere . Aukera ezinhobea lanak aurreratzeko eta azken orduan presaka ez ibiltzeko.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2017-11-25.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA