Negua aurrera doa eta euriak eragina izan du azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/29 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Euriak eragina izan zuen azokan asteburu honetan. Erritmoa goizeko erdialderarte ez zen berotu; erosleei etxetik ateratzea kosta egin zitzaien, baina goiza aurrera zihoala giroa epeltzen joan eta azkenean salmenta kopurua ez zen batere txarra izan.

Barazki zerrenda guztiz negukoa izan genuen: zerbak, kalabazak, espinakak, letxuak, mota askotako azak edota azenarioak izan ziren nagusi. Fruta zerrendan sagarrak nabarmen. Urte oso oparoan gaude alor honetan, eta datorren asterako aurtengo lehenengo Mendiola sagarrak aurkeztea espero dute. Hauek, sasoiko azkenak izaten dira, eta negua aurrera badoala adierazten digute.

Neguko azoketan ohikoak diren arbolak izan ziren asteburu honetan. Frutarbolak eta baso espezieak nonahi Atari kalean. Kontsulta asko izaten dira postuetan, akordioak ixteko une aproposak suertatzen direrarik. Asko dira arbolen azoka bereziaren zain daudenak dagoeneko.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-01-27.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA