Ostalaritza bonuetan izen emateko epea luzatu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Ostalaritza sustatzeko bonu-kanpainan parte hartu nahi duten taberna, kafeteri eta jatetxeek izena eman beharko dute uztailaren 3a bitartean.

 

Merkatararitzari eta zerbitzuen sektoreari bideratutako bonu-kanpainaren ondotik, dagoeneko abiarazi du udalak Suspertu Tolosa kanpainaren bigarren fasea, ostalaritzari zuzendutakoa, sektorea lagundu eta babesteko asmoz.

Izen emateko epea luzatu egin da eta parte hartu nahi dutenek udalean elektronikoki erregistratu beharko dute dokumentazioa uztailaren 3a bitartean, egun hori barne. Informazio eta argibide gehiagorako www.suspertutolosa.eus webgunea bisita daiteke eta zalantzak argitzeko, merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 69 74 54 telefonora ere deitu ahal izango da (10:00etatik 13:00etara).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA