Tolosa mikologiaren eta gastronomiaren hiriburu bilakatuko da, beste behin, MIKOLOGIKAren eskutik, urriaren 20tik 22ra

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/18 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Casino Elkarteak antolatuta, MIKOLOGIKA ospatuko da Tolosan, ostegunetik larunbatera bitartean.
  • Ekimen arrakastatsuenak bueltan izango dira: sukaldaritza tailerrak, Txanpi-onfest-a Zumarditxikian, mendi irteerak, pintxo dastaketak eta erakusleiho lehiaketa, Tolosa&Co elkartearekin elkarlanean.

 

Tolosa mikologiaren hiriburu bilakatuko da Casino elkarteak Tolosako udalaren eta tokiko eragile ezberdinen laguntzarekin antolatutako MIKOLOGIKAren eskutik.

Gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute aurtengo egitaraua, Casino elkarteko kideek, udal ordezkariek eta Tolosa&Co merkatarien elkarteko lehendakariak.

Azken urteetan arrakasta berezia izan duten ekitaldiak gauzatuko dira, besteak beste: sukaldaritza tailerrak, Txanpi-onfest-a Zumarditxikian, mendi irteerak, pintxo dastaketak eta erakusleiho lehiaketa, Tolosa&Co elkartearekin elkarlanean.

Aurten ere, eguraldia lagun izanez gero, ostiralean, TXANPI-ONFESTa egingo da Zumarditxikian, foodtruck postu eta zuzeneko musikarekin.

Xarles Iturbek, Tolosako Udaleko Merkataritza, Feriak eta Turismoa saileko zinegotzi arduradunak gaurko agerraldian azpimarratu du, aurten osotasunean berreskuratuko dela MIKOLOGIKA, ekimen arrakastatsu, herrikoienak eta jendetsuenak osotasunean gauzatzeko helburuarekin. “Berriro ere Tolosa mikologiaren eta gastronomiaren hiriburu bilakatu da elkarlanean egindako lanari esker, Casino elkarteak beste urte batez, herriko eragileekin eta herriarentzat festa handia antolatu duelako, azoka berezi honen bueltan batuta sukaldari, ekoizle, merkatari, ostalari eta herritarrak. Edizioz edizio indarra hartu duen festa herrikoia da. Gure herriko indarguneen eta ekosistemaren adierazle: lehen sektoretik hasita, elikadura kate osoa hartuta, guztiak elkarlanean jarriz. Gero eta zaletu gehiago dituen festa da, aitzakia ezin hobea Tolosara gerturatzeko” azpimarratu du.

Egitaraua osoa

Osteguna 20

19:00 Tolosako Casino Elkartean, Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldarien eskutik, perretxikoetan oinarritutako sukaldaritza tailerra elkartekide eta laguntzaileentzat.

Ostirala 21

09:00 Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Casino Elkarteko lehen solairuan sailkatuko dituzte.

19:30 Zumardi txikian, TXANPI-ONFEST. Food truck- ak eta zuzeneko musika: Black Gamba eta Fresa Morango DJ-ak ondoren. 

Larunbata 22

10:00 Marka saiakera Trianguloan: Baietz munduan inoiz prestatu den saltsan egindako txanpiñoi kazola handiena lortu - 350 kg!

12:00 MIKOLOGIKA azoka, Trianguloan. Perretxiko desberdinekin sukaldatutako pintxo dastaketa.

Ordutegi berean hasita eta Trianguloan bertan, Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa.

Haurrentzako eskulan tailerra, Mikologika Totebag boltsen margotzea.

13:00 Mikologika 2022 | Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA