Tolosak finkatu ditu urte amaiera bitarteko azoka berezien datak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/09/22 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Berrikuntza nagusia Esneki izango da, gazta eta esnekiei eskainitako azoka, Eliker, Tolosako kalitatezko elikaduraren zentroak sustatua.
  • Guztira bost azoka berezi ospatuko dira urtea amaitu bitarte.

 

Tolosa prest da azoka berezien denboraldi emankorrena bizitzeko. Izan ere, urtea bukaerara arte, bost ekitaldi gastronomiko egingo dira herrian.

Egutegi horretako berrikuntza nagusia Esneki izango da, gazta eta esnekiei eskainitako azoka berezia. Azaroaren 3tik 5era ospatuko da, lehen aldiz. Euskal Herrian egindako mota guztietako gazta txapelketaz gain, tailerrak, dastaketak eta profesionalentzako kongresu bat izango dira, besteak beste.

Hori baino lehen, klasiko bihurtu diren bi hitzordurekin gozatu ahal izango dira lehen mokaduak: Mikologika, Tolosako Kasino elkarteak antolatutako onddo eta perretxikoen festa, urriaren 20 eta 22aren artean ospatuko da; astebete beranduago Goxua, gozoaren azoka.

Babarrunaren Festa, urteko beste hitzordu garrantzitsuenetako bat, azaroaren 19an ospatuko da Euskal Jaiarekin batera. Perla beltzari eta bere sakramentuei lotutako guztia, jai giroarekin eta musikarekin uztartuko dira beste behin.

Urteko azken azoka berezia Gabonetakoa izango da, elikadura, animalia eta mota guztietako artisau-postuak bilduko dituena, abenduaren 17an.

Eliker, bultzada bat elikadura sektorearentzat

Aurten ekitaldi horiek guztiak Eliker, Tolosako kalitatezko elikaduraren zentroak koordinatu eta dinamizatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak, HAZIk eta Tolosako Udalak aurten sustatu dute zentro honen sorrera.

Eskualdeko elikadura katea osatzen duten eragileak estimulatu eta elkarlana eta sinergiak sustatzeaz gain, Elikerren beste lan-ildo nagusietako bat, hain zuzen, merkaturatzeko modu berriak bilatzea da.

Urte amaierara bitarteko Tolosako azoka berezien datak

  • Mikologika: urriak 20-21-22
  • Tolosa Goxua: urriak 29
  • Esneki: azaroak 3-4-5
  • Babarrunaren azoka: azaroak 19
  • Gabonetako azoka: abenduak 17

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA