TOPIC protagonista aurtengo Fitur azokan, Tolosako kultur eskaintza nazioartean ezagutzera emanez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/23 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Gaur goizean aurkeztu dute Madrilen urteurrenaren harira TOPIC promozionatzeko eta ezagutzera emateko sortutako bideoa eta aurkezpen ekitaldian izan dira Olatz Peon, Tolosako alkatea, Idoya Otegi, TOPICeko zuzendaria eta Julian Lacunza Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakaria.

  • Udalak halaber, herriko mapa berriak eraman ditu azokara, Tolosa ezagutzera emateko promozio euskarri berri modura

 

Beste urte batez Tolosak FITUR Turismoaren Nazioarteko Azokan parte hartu du Euskadiko stand-aren baitan. Aurten gainera, moleskinarekin batera herriko mapa berriak eraman dituzte azokara promozio euskarri berri gisa.

Azokak atzo zabaldu zituen ateak, baina Tolosako ordezkariak gaur izan dira Madrileko IFEMA feria-gunean TOPIC museoaren urteurrenaren harira sortuta bideoaren aurkezpen ekitaldian.

Beraz, aurten TOPIC izan da protagonista nagusia, Tolosako kultur eskaintza nazioartean ezagutzera emateko helburuarekin. Aurkezpen ekitaldian Tolosako alkatea, Olatz Peon Ormazabal, Idoya Otegui, TOPIC-eko zuzendaria eta Julian Lacunza, CIT-eko lehendakaria izan dira.

Tolosak FITUR bezalako turismo azoka batean halako presentzia izatea garrantzitsua dela azpimarratu du alkateak, Tolosarentzat erakusleiho bat delako eta turismoak Tolosako hiri ekonomia indartzeko aukera eskaintzen duelako. “Urteak daramatzagu turismo jasangarria sustatzen, garapen ekonomikoaren haritik, betiere gure nortasunari eta izaerari eutsiz eta herri modura eskaintzeko dugun guztia indartuz: gastronomia, kultura, ingurune naturala, azokak edota ondarea” azaldu du alkateak. “Aurten modu berezian, kulturan jarri dugu azpimarra TOPIC zentroaren urteurrena dela eta; Tolosa oso herri bizia da, ekintzen faktoria bat eta TOPIC-ek ekarpen izugarria egiten dio herriko kultur eskaintzari, bertako zein bisitariei dagokienean, eta asko izan dira azken urteotan gurera gerturatu direnak Topic ezagutzearren” gaineratu du alkateak.

Idoya Otegik azpimarratu du TOPIC museo bat baino askoz ere gehiago dela, magiaz eta ilusioz beteriko gunea alegia, non tailer eta ikuskizun ezberdinak ere eskaintzen diren. Tokiko proiektu bat zena, 10 urteren bueltan, nazioartean erreferentziazko zentroa bilakatu dela aipatu du, egindako lanari esker eta baita abentura horretan bidelagun izan diren eta babes eta laguntza eskaini duten erakundeei esker ere.

Amaitzeko Julian Lacunzak adierazi du Topic atrakzio-puntu garrantzitsua bilakatu dela, bertako zein bisitarientzat. Txontxongiloen eskutik, kokapen berezia duen zentroak bizia hartu duela eta haur zein helduen gozarazten dietela azaldu du. “Europa mailan ez dago horrelakorik, eta horregatik da hain berezi eta erreferentziazkoa Topic eta baita Tolosan ospatzen den TITIRIJAI txotxongiloen jaialdia ere” aipatu du. Tolosa ezagutzeko Topic aitzakia ezin hobea dela esan du eta Tolosak eskaintza aberatsa duela ere azpimarratu du kulturari, ondareari, eta nola ez, gastronomiari lotuta.

TOPIC-ari buruzko bideoa:

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA