Udara eta jai giroa nagusi azokan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/06/03 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Eguraldiak eta jai giroak asko alaitu zuten asteroko azoka. Bisiguaren eta Sagardoaren festa zela eta, bertakoak zein bisitariak azokara gerturatu ziren eta postuetako giroa eta salmentak azpimarragarriak izan ziren.

Zenbait berrikuntza ere ikusi genituen: aurtengo lehenengo mugurdiak, “cherry” tomatetxoak, ibarrako piparrak, lekak edota gibelurdinak izan ziren sorpresa mahaietan. Hauekin batera, ilarrak, babak, patata berria eta zainzuriak protagonista ere bai.

Dirudienez, eta aipatzekoa da, aurtengoa oso urte ona izango da sagarrentzako. Loraldi oso ona eman zuten, eta dena doa joan behar duen bidetik. Ea uzta oparoa eta azkarra daukagun…

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA