Zabalik Goxua azokako postre lehiaketan izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/11 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
  • Goxua azoka urriaren 29an ospatuko da eta urtero legez, postre-lehiaketa egingo da, aurtengoan, bikoitza, bata euskal pastelarena eta bestea, sagar tartarena.  
  • Izen ematea urriaren 27a arte izango da eta parte har dezakete 18 urtetik gorakoek. Izena emateko udaletxera bertaratu, 943 697 521 telefonora deitu edo feriak@tolosa.eus helbidera idatzi behar da.

 

Udazkenarekin batera heldu da Tolosara azoka berezien garaia. Hain zuzen Mikologikak emango dio hasiera, datorren urriaren 20an, denboraldi berriari eta astebete beranduago Goxuaren txanda izango da.

Goxua azokak gozogile eta gozozaleak elkartzen ditu urtero herrian eta mota askotariko tartak, turroiak, pastelak, pastak, txokolateak, opilak edota bizkotxoak jasotzen ditu, Euskal Herriko edota estatu mailako hainbat gozogileen eskutik egindakoak.

Urtero bezala, Goxua azokaren baitan jarduera desberdinak emango dira aurrera, horien artean, ohiko postre-lehiaketa. Aurtengoan lehiaketa bikoitza izango da:  euskal pastelaren lehiaketa batetik eta sagar tartarena bestetik. Horietan parte hartzeko izen ematea dagoeneko zabalik dago.

Interesdunek urriaren 27a arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako udaletxera bertaratu, 943 697 521 telefonora deitu edota feriak@tolosa.eus helbidera idatzi behar da. Lehiaketetan parte har dezakete profesionalak ez diren 18 urtetik gorako pertsonek, baita elkarte edota kolektiboek ere.

Lehiakide bakoitzak lehiaketa batean edo bitan parte-hartzeko aukera izango du, baina postre bakarra  aurkeztu ahal izango du lehiaketa bakoitzeko, eta hau, nahitaez, etxean prestatutakoa izan beharko da. Postrea, erabilitako errezetarekin batera, Triangulo Plazan aurkeztuko da azoka egunean bertan, 9:30ak eta 10:30ak bitartean.

Irabazlea epaimahai bidez aukeratuko da. Epaimahaia   Eva   Arguiñanok, Elena Arzakek eta Armintz Gorrotxategik osatuko dute. Irabazleak Tolosako  gozotegietan gastatzeko 200  euroko ordainsaria eskuratuko du; 160 euroko saria izango da bigarrenarentzat.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA