Ziklo aldaketa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/02 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Abuztuko lasaitasuna eta udako zailtasunak atzean utzita, eskaintza zabala eta kalitatezkoa eskaini zen larunbateko azokan; eta beraz, salmentak ez ziren batere kaskarrak izan.

Aurtengo tomate eta leken uzta ez da beste urteetakoa bezelakoa izan. Ekoizleek uztaren erdia baino ezin izan dute saldu, baina eskainitako produktua ordea, kalitate gorenekoa izan da. Gauza bera gertatu da lekekin, baina poliki poliki hartu dute ohiko kalitate eta izaera.

Piparrak, gindillak, gernikakoak edo eta txorizeroak ere eskaini ziren azokako mahaietan, baita exotikoagoak diren habanar edo jalapeñoak.

Fruta eskaintza ere oparoa izan zen: sagarrak, aranak, matxakanak, udareak edo eta pikuak izan ziren aukeran. Hauekin, perretxiko ugari ere izan ziren. Gibelurdinak eta ziza horiak batez ere.

Eskaintza zabalari esker, gustora aritu ziren erosle zein saltzaileak larunbateko azokan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA