Zuhaitzak eta eguzkia nagusi larunbatean Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/02/26 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Zuhaitz azoka berezia izan genuen asteburu honetan Tolosan. Hori gutxi balitz, eguzkia ere izan zen aspaldiko partez. Giro polita izan genuen goiz osoan zehar, eta salmentak ere onak izan ziren. Frutarbola asko salgai, ohiko eta gonbidatutako postuetan, sagarra nagusi zelarik. Aukera askotarikoa,eta udareak, aranak, menbrilloak, mizpiradiak, kiwiak, besteen artean.

Bertako baso espezieak ere izan ziren, apaingarriko landareak eta zuhaitzak. Baita barazki exotikoen landareak ere: masusta, marrubi, edo ete bestelako “berrie” landareak ikusi genituen. Eskaintza oso zabala eta giro alaia.

Zerkausian, aipatzekoak neguko barazkiak, eta berritasun bezela, aurtengo lehenengo udaberriko zizak. Kopuru txikian, 300 bat gramu besterik ez, eta oso prezio garestian oraindik, 150 € kiloko.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-02-24.xlsx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA