Auzoen Mahaiaren bigarren bilera, apirilaren 8an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/03/26 | Obrak, Zerbitzuak
  • Interesa agertu duten auzo guztiekin bilera-erronda amaitu ondoren, jasotako informazioarekin osatutako txostenaren aurkezpena egingo du udalak.
  • Bigarren bilera apirilaren 8an izango da, 18:00etan pleno aretoan, eta auzoen ordezkariez gain, interesa duen edonork joan ahal izango du.

Uztailean egin zuen udalak Auzoen Mahaiaren lehen bilera irekia, auzoetako ordezkaritza zabal batekin. Gerora, irailean abiatu zuen auzoz auzoko bilera-erronda, interesa agertu zuten guztiekin, beharrak detektatzeko eta proposamenak jasotzeko.

Urtarrilaren amaierara bitarte ia astero egin dira bilera hauek. Denbora horretan jasotako informazioa aletzen aritu ostean, txosten bat osatu du udalak, eta ondorio horien berri emango du orain bilera ireki batean.

«Dinamika aberasgarria izan da oso. Errealitate askorekin egin dugu topo. Behar, ideia eta proposamen asko jaso ditugu auzotarren partetik, eta horrek erakusten du badagoela aktibo izateko nahaia. Benetan eskertzen diet parte hartu duten guztiei. Orain proposamen guztiei batera ezingo diegu aurre egin, eta pixkanaka kanalizatzen joan nahiko genuke. Horretarako sustatu nahi dugu Auzoen Mahaia, lehentasunak elkarrekin finkatzeko eta hori herri ikuspegi orokor batetik egiteko. Hau da, norberak bere ingurua aztertzetik harago, gainerakoena ere kontuan izatea nahiko genuke», aitortu du Josune Sanz, Komunitatea eta Gobernantzako zinegotziak.

Auzoen Mahaiaren bigarren bilera orokorra apirilaren 8an, astelehena, izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Auzoengandik jasotako beharren txostena aurkeztearekin batera, Auzoen Mahaiaren ondorengo urratsen berri ere emango dute udal ordezkariek. 

Bilera irekia da, eta auzoetako edo auzo elkarteetako ordezkariek ez ezik, interesa duten herritarrek ere bertaratu ahal izango dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA