Sastrakak garbitzeko lanak egingo ditu udalak, datorren astean, udalerriko hainbat puntutan

Tolosako Udala
2024/05/17 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Garbiketa-lanak errazte aldera, lanek eragindako eremuetan ibilgailurik ez aparkatzeko eskatzen zaie herritarrei.

 

Datorren astean zehar, zehazki maiatzaren 22, 23 eta 24an, sastrakak garbitzeko lanak egingo ditu Tolosako Udalak udalerriko hainbat lekutan. Lan horiek funtsezkoak dira eremu publikoak garbi mantentzeko, baita bide segurtasuna hobetzeko ere.

Esku-hartze horren harira, Tolosako Udalak aipatutako egunetan ibilgailuak adierazitako guneetan ez aparkatzea eskatu die herritarrei, garbiketa-lanak errazteko. Puntu horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira, eragozpenak saihesteko eta lanak eraginkortasunez eta segurtasunez egin ahal izateko.

Lanak leku eta data hauetan egingo dira:


Asteazkena, maiatzak 22:

  • Bentaundiko aparkalekua.

  • Bentaundi eta Araba etorbidearen arteko bidea.

  • Artzabaltzako sarreratik egurrezko zubia bitartean (bidegorria) eta Artzabalzarko goiko aldea.

 Maiatzak 23, osteguna:

  • Izaskungo igoera.

  • Brigadaren ondoko San Esteban aparkalekua.

  • Industrialdeko ezponda, aipatutako azken aparkalekuaren ondoan.

 


Maiatzak 24, ostirala: (eremu hauetan ez dago autoentzako aparkalekurik)

  • Txaramarako bidea.

  • Zirkua egoten den aparkalekua.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA