2019ko Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko borondatezko epea zabaldu du Udalak

Tolosako Udala
2019/05/14 | Ogasuna
  • Borondatezko epealdia maiatzaren 15etik uztailaren 1era bitartekoa izango da.
  • Aurten, Tolosan, 17.215 ordainagiri jaurti ditu Udalak
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak, zergadunek adierazitako zerga helbideetara igorriko dira eta internet bitartez edota entitale laguntzaileetan egin daiteke ordainketa.

2019ko Hiri eta Landa Izakerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epealdia maiatzaren 15etik uztailaren 1era bitartekoa izango da.

Tolosako Udaleko Ogasun sailetik jakinarazi dutenez, aurtengo ekainaren 19a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korrenteetatik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean bertan.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Kasu honetan, ordainketa internet bitartez, 'nire ordainketa' atalean, edota entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu behar da.

Ekainaren 7a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Tolosako Udalean eskatu behar du.

Aurten, Tolosan, 17.215 ordainagiri jaurti ditu Udalak, 16.723 herrian bertan, eta 492 landa eremuan. Horietatik, 14.660 daude helbideratuta; 2.555 helbideratu gabe.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA