2022ko tasa eta zergetan hobariak eskatzeko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/12/30 | Ogasuna
  • Otsailaren 15era bitarte egin daitezke eskakizunak.

  • Baldintzak hemen kontsultatu daitezke.

 

 

2022ko tasa eta zergetan hobariak eskatzeko epea ireki du Tolosako Udalak, eta interesdunek otsailaren 15era bitarte egin ditzakete eskakizunak. Telematikoki egitea gomendatzen da, hemen. Eskakizuna online egiteko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa izatea (NAN elektronikoa, BakQ…). Tolosan Baqk atera daiteke Udalean edo Kzgunean hitzordua eskatuta, eta Euskadi osoan 600 gune baino gehiago daude (Izenperen webgunean dago bulegoen zerrenda).

Ondasun higiezinen zergan eta ibilgailuen gaineko zergan familia ugarientzako hobaria, ibilbaigu elektrikoena eta hibridoena edota hondakinen tasaren hobaria eskatzeko bete beharreko baldintzak, bete beharreko dokumentazioa eta eskaera orriak eskuragarri daude hemen.

Aurten, berrikuntza gisa, 30 urteko gutxieneko antzinatasuna duten ibilgailuentzako hobaria ofizioz egingo da.

Zalantzarik izanez gero, errenta sailarengatik galdetu 943 65 44 66 telefonoan edo errentak@tolosa.eus helbidera idatzi.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA