Hainbat tasen borondatezko ordainketa epea zabalduko da ekainaren 3an uztailaren 8a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/05/29 | Ogasuna
  • Honakoak dira tasak: hondakinak, IBIak, auto-taxiak, kutxazain automatikoak eta Belena bizikleta patioarena.

Datorren ekainaren 3an hainbat tasen borondatezko ordainketa epea zabalduko du Udalak: hondakinak, IBIak, auto-taxiak, kutxazain automatikoak eta Belena bizikleta patioarena. Ordainketa epea uztailaren 8ra bitartekoa izango da (barne).

  • Tasa helbideratuta dutenei oharra: zuzenean 2019ko uztailaren 8an kontu korrontetik pasako da tasa.

  • Ez helbideratuentzat oharra: aurtengo tasa hauek helbideratzeko aukera dago ekainaren 27a arte (hau barne). Bestalde, ekainaren 14rako bere helbide fiskalean agiri ez helbideratua jasotzen ez duenak, kopia bat eskatzeko aukera izango du UDATE zerbitzuan borondatezko epe amaiera arte.

Ordainketa telematikoki burutu daiteke 'Nire ordainketa' plataformaren bitartez edota banketxeetan. Horrez gain udal bulegoetan ere ordaindu daiteke, baina txartel bidez soilik. Ezin da esku-dirutan ezta transferentzia bidez ordainketarik egin.

Informazio gehiago www.tolosa.eus -en eta edozein zalantza argitzeko 943 697 458 telefonora deituta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA