Aurrekontuak herritarrekin lantzeko saio berria azaroaren 3an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/28 | Komunitatea eta Gobernantza
  • 2022rako ezarritako fokuen lanketa eta entzute-ariketak emandako emaitza aurkeztu eta taldeka indar-fokuen harira dagoeneko aurreikusia dagoena aberasteko lanketa egingo da, foku bakoitzetik abiatuta, ko-sorkuntzan.

  • Aurrekontuei buruzko azken saio hau, azaroaren 3an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxeko areto Nagusian izango da.

 

Udalaren eta herritarren arteko elkarrizketa urte osora zabaltzeko eta udal aurrekontuak modu parte hartzaileagoan lantzeko helburuarekin, aurrekontuak lantzeko metologia berria martxan jarri du aurten Tolosako Udalak.

Egitasmo zehatzen inguruan jardun baino, unean uneko erronkak edo beharrak aztertzeko helburuarekin abiatu da metodologia berria, indarrak non jarri eta lehentasunak zein diren elkarlanean identifikatze aldera.

Gauzak horrela, lehenik eta behin udal gobernuak datorren urterako fokoak zehaztu zituen eta horiek teknikariekin kontrastatu eta osatu ziren, ondoren, gainerako alderdi politikoei aurkezteko, ekarpenak egiteko aukera emanez. Azkenik, ekainean herritarrekin partekatu ziren indar-foko horiek tolosarren ekarpenak ere jasotze aldera.

Ko-sorkuntza ariketa, indar-fokoen baitan aurreikusitakoa aberasteko

Denbora honetan, jasotako ekarpenen baitan entzute ariketa egin da udal sail desberdinen aldetik eta orain, herritarrekin egingo den saio berrian udal barruko lanketaren berri emango da eta herritarren ikuspegitik, lan hori aberasteko eta osatzeko ko-sorkuntza ariketa egingo da, dagoeneko udaletik aurreikusia dauden proiektuetatik eta zehaztutako fokoetatik abiatuta, lankidetza publiko-komunitarioa sustatzeko.

7 indar-foko datorren urtera begira

Orain arte landu denari eta jasotako ekarpenei erreparatuz, tolosarrek 2022. urtean arreta berezia honako esparruetan jartzea eskatu diote Udalari:

1. Administrazioaren arintasuna eta gerturatze beharra.

2. Zaintza komunitarioa, adinartekotasuna.

3. Osasun eta bizi ohiturak.

4. Gazteak.

5. Bertakoa, Tolosakoa.

6. Aldaketa klimatikoa.

7. Indarkeria matxista eta LGTBI-fobiak.

 

Herritar, teknikari eta ordezkari politikoak elkarlanean

Lan saia irekia izango da, Kultur Etxeako areto nagusian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta bertan parte hartuko dute udal teknikariek, udal ordezkari politikoek eta herritarrek.

Helburua: politika publikoak, aurrekontuak eta herriaren etorkizuna herritarrekin elkarlanean lantzen eta eraikitzen jarraitzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA