Dolua eta bizitza hizpide Tolosatzen Eskola Irekiaren udaberriko azken zazpi jardueretan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/04/22 | Komunitatea eta Gobernantza
  • “Kontzienteki Bizi” udaberriko egitarauaren azken zazpi jarduerek dolua eta bizitza izango dituzte ardatz, proiektuak hasieratik duen filosofiarekin bat eginez: tolosarrak hainbat gaitasunetan trebatzea.

  • Izena emateko gobernantza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali edo galdetegi hau bete behar da.

 

Herritartasun aktiboa eta herritarren ahalduntzea sustatzeko helburuarekin abiarazi zuen Tolosako Udalak Tolosatzen Eskola Irekia. Herritarrak hainbat gaitasunetan trebatzeko helburuarekin, 2022ko udaberrirako egitarau oparoa aurkeztu zen “Kontzienteki bizi” lelopean. Dagoeneko zazpi jarduera soilik geratzen dira: sei hitzaldi eta tailer bat.

Apirilaren 28an, maiatzaren 3an eta 23an eta ekainaren 3an, 17an eta 21ean izango dira hitzaldiak. Hauetan, dolua, bizitza eta heriotza izango dira gai nagusiak, eta ikuspegi desberdinetatik landuko dituzte hizlariek. Bestalde, Tolosan klima aldaketari aurre egiteko Udalak garatu duen Tolosa Klima 2050 Plana aurkeztuko da maiatzaren 3ko hitzaldian Betikasten elkartearekin batera.

Tailerrari dagokionean, aldiz, maiatzaren 4tik 24ra bitartean gatazkak eraldatu eta konpontzeko paradigmak landuko dira Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan.

Egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke eta hitzaldietan izena emateko gobernantza@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali edo galdetegi hau bete behar da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA