Tolosa eraberritzeko egin diren eta etorkizunean egingo diren proiektuak jasotzen dira Aleka udal aldizkarian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/11/04 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Pertsonak erdigunean kokatzen dituen herri eredu bat garatzeko herriko kaleak eta eremu publikoak zaharberritzeko Udalak martxan dituen eta etorkizunean iritsiko diren proiektuei buruzko informazioa jasotzen da. Tolosa atseginagoa, zainduagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa izatea da proiektuen helburua.

 

2021.urteko aurrekontuetan hainbat obra eta lan aurreikusi zituen Udalak. Hirigunean oinezkoei lehentasuna emango dien berrurbanizazio eta zaharberritze proiektuak garatu ditu horretarako, espazio zabalagoak sortuz oinezkoen segurtasuna indartzeko eta mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko. Proiektu horietako hainbat amaituta daude dagoeneko, eta beste batzuk hastear daude, etorkizuneko Tolosa eraikitzen jarraitzeko. Aleka udal aldizkariaren azken alean dagoeneko amaituta dauden zein datozen hilabeteetan gauzatuko diren proiektuen inguruko informazioa jasotzen da: Zumarditxikia, Tolosaldeko Emakumeen Etxea, Amarotz, Belate eta Larramendi lotuko dituen oinezkoen pasabidea, edo erdiguneko tren geltokia, adibidez.

Mugikortasun jasangarria bultzatzeaz gain, Tolosa herri jasangarriagoa izateko lanean ere ari da Udala. Hala, kutsadura eta gizakien ingurumen aztarnak murrizteko martxan dituen politika berdeen berri ere ematen da aldizkarian: auditoria energetikoa, eguzki plaken instalazioa, Aldaketa Klimatikoari aurre egiteko Tokiko Plana… gaiak lantzen dira.

Gizarte alorrak ere garrantzia berezia du Udalarentzat, eta estrategikoak diren hainbat gairen inguruko zertzeladak ere ematen dira Alekan. Ohi bezala, udal aldizkariaren 10. zenbakiak albisterik esanguratsuenak, zein kultur arloko albisteak eta agenda ere jasotzen ditu.

Tolosako etxe guztietara banatu da aldizkariaren ale bat, eta nahi duenak udal eraikinetan zein webgunean ere eskuragarri du.

Fitxategiak: 
PDF icon ALEKA_2021 AZAROA.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA