Tolosatzen partaidetza prozesuaren barruan antolatutako elkarrekin sortzeko saio sektorialetarako izena eman daiteke

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/01 | Komunitatea eta Gobernantza
  • Uztailaren 7an, 9an, 14an eta 16an dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Saio presentzialak izango dira, eta beharrezko segurtasun eta prebentzio neurriak hartuko dira.

  • Nahi adina saiotan parte hartu ahalko da, baina saioak ahalik eta ondoen antolatu ahal izateko eta beharrezko bitartekoak aurreikusteko izena ematea eskatzen da.

 

“Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen” partaidetza prozesuaren barruan antolatu diren elkarrekin sortzeko saio sektorialetarako izena emateko epea irekita dago. Lau saio dira guztira, uztailaren 7an, 9an, 14an eta 16an, 18:00etatik 20:00etara. Pertsona bakoitzak, bere ekintzen bitartez, Tolosa nola suspertu, eraldatu, sustatu eta hobetu dezakeen hausnartzea da saioen helburua. Hausnarketatik eta komunitate ikuspegi batetik landu daitezkeen balioak indartuz ekintzetara pasatzea da asmoa, sendotze komunitariotik abiatuta. Uztailaren 7an ongizatea izango da landuko den gaia ikuspegi zabal batetik, pertsonak eta beren behar guztiak kontuan izanda; uztailaren 9an kultura, 14an ingurumena eta 16an ekonomia.

Saio presentzialak izango dira, eta beharrezko segurtasun eta prebentzio neurriak hartuta egingo dira. Norbanako bakoitzak nahi adina saiotan parte hartu ahalko du, baina saioak ahalik eta ondoen antolatu ahal izateko eta beharrezko bitartekoak aurreikusteko izena ematea eskatzen da. Parte hartu nahi dutenek galdetegi bat bete beharko dute (galdetegia). Saioei buruzko informazio gehiago nahi duenak Gobernantza sailarekin jarri daiteke harremanetan 010 telefonora deituta, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita edo WhathsApp zerbitzu berria erabilita, 688 768 458 zenbakian.

Uztailean egingo diren saioen ondoren, iraila eta urria bitartean, prozesuaren hirugarren fasea jarriko da martxan, ordura arte egindako saioetan zehaztutako banakako ekintza txikiak gizarteratzeko. Gogoeta eta azterketa gehiago beharko dituzten bestelako ekintzak ere egingo dira, hala nola, aurrekontua behar duten proiektuak eta egitasmoak identifikatuko dira. Ekintza horien bideragarritasuna aztertu egingo da, 2021eko aurrekontuetan sartu daitezkeen egitasmoak zein diren jakiteko.

Era berean, 2020-2021 Tolosatzen Eskola Irekiaren programa osatuko duten jardueren beharra identifikatuko da prozesuan zehar, eta urrian, “Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen” azken topaketa egingo da herritarrekin, prozesu osoan zehar landutakoa azaltzeko eta aurkezteko.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA