Abenduaren 18an sartuko da indarrean Rondilla eta Barrena kaleetako bertakoentzako aparkalekuen ordutegi berria

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/12/08 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Rondilla eta Barrena kaleetako ezkerraldean ezingo da aparkatu astelehenean, abenduak 11, bertakoen guneak margotzeko lanak direla eta

 

Urriaren bukaeran aurreratu moduan, udalak TAO kontratu berria sinatu du eta aldaketa nagusi bat ekarriko du: Barrena eta Rondilla kaleak bertakoentzako gune izango dira gauez, baita eguerdietan ere. 

Abenduaren 18an, astelehenean, sartuko da indarrean aldaketa. Aurrez, ordea, margoketa lanak egin behar dira bi kaleetan, egoiliarrentzako guneak behar bezala markatzeko. 

Lanak astelehen honetan, abenduak 11, egingo dituzte. Hori dela eta, Rondilla eta Barrena kaleetako ezkerreko aldean ezingo da aparkatu egun horretako 08:00etatik aurrera. Lanak egin eta pintura lehortzen joan ahala, zona batzuk zabaltzen joan ahal izango dira.

Bertakoen guneen ordutegiak

Esan bezala, abenduaren 18an sartuko da indarrean araudi berria. Ordutik aurrera, gauetan egoiliarrek baino ezingo dute aparkatu bertan, 19:00etatik 08:00etara, hain zuzen. 

TAO zerbitzurik ez dagoen orduetan ere egoiliarrentzat izango dira ezkerraldeko leku horiek: eguerdietan –13:30-16:30 bitartean–, larunbat arratsaldetan –13:30etik aurrera– eta igandeetan egun osoz. 

Bertakoak ez direnek, orain arte bezala aparkatu ahal izango dute Barrena eta Rondilla kaleko ezkerraldean, TAO bidez. Astelehenetik ostiralera egunean zehar, (08:00etatik 19:00etara, eguerdietan izan ezik) eta larunbat goizetan (13:30ak arte) izango dute aukera. Zamalanetarako guneak, aldiz, bere horretan mantenduko dira.

Rondilla kaleko eskuinaldearen ordutegia, berriz, bere horretan mantenduko da. Egunean zehar ezingo da bertan aparkatu; 19:00etatik 08:00etara, berriz, soilik bertakoek izango dute aparkatzeko aukera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA