Bialeko erreil bat itxita egongo da igande goizean

Tolosako Udala
2020/02/13 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Bialaren goiko aldean dauden zuhaitz batzuk mozteko lanak egiteko itxiko da erreila.

  • Larramenditik Santa Klarara joateko bidea itxita egongo da noranzko horretan eta trafikoa Rondilla kaletik bideratuko da.

 

Jon Andoni Irazusta bialaren goiko aldean dauden hainbat zuhaitz mozteko egin behar diren lanak direla-eta, igandean, otsailak 16, bialaren erreil bat itxita egongo da 08:00etatik 14:00etara bitartean. Hori dela-eta, ezingo da Larramenditik Santa Klarara joan, eta trafiko guztia Rondilla kaletik desbideratuko da. Santa Klaratik Larramendira joateko, berriz, bialetik barrena egingo da, baina kontrako erreiletik.

Donostia aldetik datozen eta Ibarra aldera joan nahi dutenek, Arriaranetik Asunción Klinikara igo beharko dute, eta handik Santa Klarara jaitsi, ondoren ohiko bidetik jarraitzeko.

Autobus zerbitzuan ez da aldaketarik egongo.