Bihar aldaketak egongo dira Igeralde eta Bizkaia kaleetako autobus zerbitzuan eskulturaren egonkortze lanengatik

Tolosako Udala
2021/02/24 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • 9:00etatik 11:00etara Iruña Etorbideko autobus geralekuan hartuko da jendea, inauterietan erabiltzen den geltokian eta geraleku batzuk zerbitzurik gabe geratuko dira.

 

Igeralde eta Bizkaia kaleen artean dagoen eskultura egonkortzeko lanen ondorioz, otsailaren 25ean aldaketak egongo dira autobus zerbitzuan. Bertako autobus geltokia Iruña Etorbideko geralekura lekualdatuko da 9:00etatik 11:00etara, inauterietan erabiltzen den geralekura (Ford kontzesionario parean), eta bertan jasoko da jendea,

Beste geraleku batzuk zerbitzurik gabe geratuko dira: Amarotz 11, Amarotz 30, San Blas, Iparragirre eta Bizkaia kalekoak. Azken hau Kondeaneko aldapara lekualdatuko da, semaforoaren ondora.

Igeralde eta Bizkaia kaleen artean dagoen eskulturaren egonkortze lanak amaitutzat emango dira aste honetan, eskultura hormigoizko geruzaren gainean jarri eta inguruan lurra botatzen denean.