Elkarretaratzea bihar, Inauterietan gertatutako eraso sexista salatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/28 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Gertakariaren berri izan bezain laster, protokoloa martxan jarri du Udalak. Protokolo Mahaian dauden zerbitzuak (Ertzaintza, Osakidetza, Gizarte Zerbitzuak eta GFAko Larrialdietako Zerbitzua gertatutakoari erantzuna eta jarraipema ematen ari dira, emakumeari behar duen laguntza emateko.

Udalak erasoa jasan duen emakumearen esku jarri ditu baliabide guztiak eta behar duen laguntza psikologikoa eta juridikoa, pertsona erasotua babestu eta arretarik egokiena emateko, bere intimitatea eta borondatea hasiera-hasieratik errespetatuz.

Gertatutako salatzeko eta irmoki gaitzesteko bihar, martxoak 1, asteartea elkarretaratzea egingo da Plaza Zaharrean. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten zaie udaletik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA