Garraio publiko zerbitzuan eta trafikoan aldaketak egongo dira inauterietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/18 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Autobus zerbitzu bereziak egongo dira gauez eskualdeko hainbat herritara. Renfek ere tren zerbitzua indartu egingo du inauterietarako.

  • Tolosako erdigunea itxita egongo da trafikora eta hainbat garajetarako sarrera-irteeretan ere aldaketak egongo dira. Horregatik, Tolosara autoz iristen direnei San Estebango, Usabal kiroldegiko eta Usabal industrialdeko aparkalekuak erabiltzeko eskatzen zaie.

  • Rondilla 34-ko autobus geltokia zerbitzutik kanpo geratuko da eta ibilbide luzeko autobusak, Tolosaldeko autobusak eta Hiribusa Santa Klaran (Zumardi Txikia) geratuko dira.

 

Inauteriak direla-eta, eta bertakoen eta bisitarien joan-etorriak errazteko, garraio publikoan eta trafikoan hainbat aldaketa egongo dira ostegunetik, otsailak 20, asteazkenera arte, otsailak 26. Herri erdigunea trafikora itxita egongo da, eta horrek eraginda egongo dira aldaketak.

Herritarrei zein bisitariei ahalik eta zerbitzurik egokiena eskaintzeko eta sor daitezkeen arazoak ekiditeko, garraio publikoan zerbitzu bereziak ere eskainiko dira inauteriek irauten duten sei egunetan. Autobus zerbitzuari dagokionez, hainbat linea indartu egingo dira, eta eskualdeko hainbat herritara gaueko zerbitzu berezia ere egongo da. Renfek ere tren zerbitzua indartu egingo du inauterietarako.

Herri erdigunea trafikora itxita egongo denez, Tolosara autoz iristen direnei San Estebango, Usabal kiroldegiko eta Usabal industrialdeko aparkalekuak erabiltzeko eskatzen zaie. Hiru aparkalekuak doakoak dira. Horrez gain, hainbat garajeetako sarrera-irteeretan aldaketak egongo dira.

 

Garraio zerbitzua

Rondilla 34-ko geltokia zerbitzutik kanpo geratuko da eta ibilbide luzeko autobusak, Tolosaldeako autobusak eta Hiribusa Santa Klaran (Zumardi Txikia) geratuko dira. Honakoak dira inauterietako autobus zerbitzu bereziak eta autobus zerbitzuan egongo diren aldaketak:

    •  Hiribusa: Rondilla 34ko geralekuaz gain, San Frantzisko, Labaien, Berazubi eta Paper kaleko geralekuak ere zerbitzutik kanpo geratuko dira.

    • Eskualdeko Tolosaldea garraio zerbitzua: Autobus zerbitzu bereziak gauez Tolosa-Amezketa / Tolosa-Berastegi eta Tolosa -Asteasu lineetan.

        • Tolosa-Amezketa: 23:30ean, 01:00etan eta 02:30ean.

        • Tolosa-Berastegi: 00:15ean, 01:45ean eta 03:15ean.

        • Tolosa-Asteasu:

          • Tolosa-Anoeta-Irura-Villabona-Zizurkil-Asteasu: 00:00, 01:00, 02:00, 03:00 eta 04:00.

          • Asteasu-Zizurkil-Villabona-Irura-Anoeta-Tolosa: 00:30, 01:30, 02:30, 03:30 eta 04:30.

    • Ibilbide luzeko autobusak: Ostegun eguerditik asteazken goizera arte (9:15) Santa Klaran (Zumardi Txikia) egingo dute geldialdia. Ordutik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.

    • TSST Donostia: Ostegun eguerditik ostiral goizaldera, eta ostiral arratsaldetik asteazken goizera arte ez dira zezen plaza parera sartuko. Larramenditik sartuko dira eta Arriaraneko biribilgunean egingo du geralekua.  

 

Trafikoa egongo diren aldaketak eta garraio zerbitzuari buruzko informazio guztiak helbide honetan kontsulta daitezke: https://bit.ly/37yWBPD

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA