Gudari kalea itxita egongo da trafikoarentzat otsailaren 4an eta 5ean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/31 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Gudari kalerako sarrera Nafarroa eta Samaniego kaleetatik egokituko da. Zumalakarregi pasealekua ere moztuta egongo da ibai bazterreko zatian, eta bertakoek eta garajeetara doazenek bakarrik izango dute sarbidea.

 

Zezen plazan jarrita dagoen garabi dorrea desmuntatzeko lanak direla-eta, Gudari kalea itxita egongo da trafikoarentzat otsailaren 4an eta 5ean. Ondorioz, Gudari kalerako sarrera Nafarroa eta Samaniego kaleetatik egingo da; horretarako, Samaniego kalean kontrako noranzkoan zirkulatuko da bi egun horietan. Zumalakarregi pasealekua ere, ibai bazterreko zatia, itxita egongo da trafikoarentzat, eta bertakoek zein garajeetara doazenek bakarrik izango dute sarbidea. Zati horretan trafikoa bi noranzkokoa izango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA